Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orla 1 iz zerbaiten inguruan ezartzen den zerrenda apaingarria.

Beheko aldean, orla batean sartuta, cuaderno para uso de jartzen zuen gaztelaniaz, eta haren azpian izen bat: "Angel". Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 153. orr.

Hiriko bortaren gainean, Felipe II.aren denboretako orla eder higatuak hiriaren armak inguratuko zituen noizbait, frantses moldeko iraultzaren batek ezabatuak egun. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 85. orr.

Orla eta guzti dauka!, nork egin du orla polit hau? Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 208. orr.

Argizulo baten azpian, Mrs. Soubrineren tailerraren atzeko gelan, Anna Cohen jantzi baten orla puntada azkarrez josten ari zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 531. orr.

2 lauki orladuna, urte berean bukatu duten ikasle eta irakasleen argazkiak biltzen dituena.

Gure aitaren unibertsitateko orla ere hartu egin behar al duzu? Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 40. orr.

3 irud/hed

Berea baitzuen obsesio hura ere Montseren amak, bere iragana edertzekoa eta urrezko orla batean sartzekoa. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 157. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Beheko aldean, orla batean sartuta, cuaderno para uso de jartzen zuen gaztelaniaz, eta haren azpian izen bat: "Angel". Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 153. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus