Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mediokre 1 izond erdipurdikoa.

Hitzak soberan edo faltan dituzten liburuak besterik idatziko ez dituen eskribau mediokrea besterik ez naun. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 186. orr.

Gaztetan egiten baita literaturarik mimetikoena, mediokreena, inpostatuena. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 80. orr.

Denon bizitza aski mediokrea dun. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 64. orr.

Soinulariak, -mediokre samarra ei zan bera-, ikasi guran edo bera be zeozer bazala erakutsi guran, isildu beharrean, Rufinogaz batera jarraitu eban. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 82. orr.

2 (izen gisa)

Munduko mediokre guztiek muturrean kaka egingo balidate bezala. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus