Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inperial 1 izond inperiokoa, inperioari dagokiona.

Mongoliako goi-ordokiaren hego-ekialdeko ertzean zegoen toki batean, non baitzegoen estepa hiri inperial berritik hurbilen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 53. orr.

Urtetan jauregi inperialean bizi izan zen, bisir handien artean. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 108. orr.

Erroma inperialean. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 79. orr.

Erromatar gobernu inperialaren eta Elizaren artean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 81. orr.

Ekialdeko erromatar gorte inperialean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 225. orr.

Turkiera zen administrazio inperialaren hizkuntza ofiziala. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 62. orr.

Administrazio inperialaren makina ahaltsua. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 58. orr.

Erakunde inperialen erabilgarritasuna. 15308

Herri-administrazio inperialeko langile iraunkorrak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 86. orr.

Sekula ez zitzaion bururatu indiar burokrazia inperiala sortzea Akbar-en mansabdar-en ereduaren arabera. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 191. orr.

Opera Inperialeko zuzendaria. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 91. orr.

Adalbert Füchsel Kontseilari Inperialaren etxean. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 35. orr.

Adineko konde inperial alargun bat. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 47. orr.

Lehenbizi, Frantses Errepublika sortu berriaren Konbentzioko gudarosteak etorri ziren, ia segida-segidan, Napoleonen gudaroste inperialak. Askoren artean   «Rataplan» - 16. orr.

Polizia inperialaren bermearekin bidaiatzen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 104. orr.

Armarri inperialen zigiluaz. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 60. orr.

Haren begiak zigilu inperialaz jantzitako gutuna ikusi zuen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 222. orr.

Ivan Ogareffek gutun inperiala atera zuen sakelatik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 323. orr.

Komunikabide-sistema inperiala erabiltzeko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 35. orr.

Aro inperialean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 30. orr.

Garaipen inperialen omenez eraikitako monumentuen aurrean. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 117. orr.

Karlomagnoren harropuzkeria inperialaren kontra. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 48. orr.

Austriarren arrano inperiala nahi dut zure etxeko armarriaren parean. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 23. orr.

Egun arranoaren sinbologia inperial eta konkistatzailea nagusi da munduan. Berria - Mundua   2004-02-15

AEBk politika inperiala egiten ari da. Berria - Kultura   2004-12-29

Inbertsioa ez zen nazioartekoa, inperiala baizik; inperialista, Leninek ospetsu bihurtu zuen esapidearen arabera. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 76. orr.

Sophia Yaliraki Erresuma Batuko Eskola Inperialeko irakaslea. Berria - Gaiak   2004-03-11

Munduko Ordena Berri Inperiala. Berria - Mundua   2004-08-27

· 2 iz zalgurdi zaharretan, sabai gainerko gune aulkiduna.

Apezek jauzi egiten dute gurdiko inperialera, puruak erretzen dituzte, emazteen zangoei erreparatzen diete, lehoien antzera jaten dute eta iltzeak bezain mehe daude. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 184. orr.

Inperialean jarri naiz ostera, eta askatu dira idiak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 189. orr.

Kapitain karlista ohi bat neraman lagun, ni bezala Baionako Diligencias Peninsulares-en inperialean jarrita. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus