Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pesimista [17 agerraldi, 9 liburu eta 4 artikulutan; cf ezkor 442 agerraldi, 63 liburu eta 278 artikulutan] 1 izond ezkorra.

Burtsak, epe luzeko tituluentzat eskaturiko etekinen goraldiak desorekaturik, munduko ekonomiari buruzko albiste pesimistek zoratuta, behera eta behera joan ziren. Gehienek argitaratzaileen eragozpenak berak ikusi zituzten: gertaera gordinak, tonu pesimista... eta, batez ere, xede edo helburu falta. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 163. orr.

Metodo groteskoa baliatuz, giza bizitzaren oso koadro eskematiko eta pesimistak marrazten zituen. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 6. orr.

Itxaro Borda pertsona alaia eta pesimista da batera, ironiazalea, zorrotza eta kritikoa. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 278. orr.

Izaeraz pesimista zen eta ez zeukan sinesmen handiegirik gizakiengan. Berria - Kultura   2004-01-15

Gelditasunak, gauza guztien hutsaltasunaz eta zikinkeriaz zuen susmoak geroz eta pesimistago sentitzera zeramaten Hurtado. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 76. orr.

· 2 iz pertsona ezkorra.

Izan ere, pesimistek esaten dutena gorabehera, gauza ederra da bizitza. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 74. orr.

Zer gertatuko litzateke pesimista bat urkatuko balute? pena emango lioke bizitza uzteak, pena handia. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 74. orr.

Izaeraz pesimista zen eta ez zeukan sinesmen handiegirik gizakiengan. Berria - Kultura   2004-01-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus