Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

identitate 1 iz nor izateko zertzelada.

Pertsonaren identitatea, beraz, ezinbestean aurkitzen da nire kontzientzia propioan. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 165. orr.

Identitatearen arazoa ez du nazionalismoak asmatu. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 13. orr.

Identitatea izatea funtsezkoa da; identitaterik gabe ez gara ez pertsona ez herri; identitaterik gabe fantasmak besterik ez gara. Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Hitz batean, beren ondasuna zeukaten, alde batetik identitatea ematen ziena eta, bestetik, gainerakoengandik bereizten zituena. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 152. orr.

Hiria identitateak sortzeko eta asmatzeko aukera modura. Berria - Kultura   2006-02-21

Giza sexualitatearen barruan hainbat identitate, desio eta nahi daudela. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 82. orr.

Herrien identitatea defendatu beharra aldarrikatu du. Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Europako identitateez zerbait jakin guran. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 85. orr.

70eko hamarkadako belaunaldiaren identitateaz mintzo da. Berria - Kultura   2004-07-06

Munduan diren identitate edo fede nazional guztien kontra. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 243. orr.

Inoiz bukatzen ez den prozesua da identitatearena. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 89. orr.

2 gauza identikoen arteko erlazioa.

Gogo-burmuin banakako identitatea ("token-token identity" edo "token-token physicalism") erabat fisikoa dela. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 191. orr.

Predikatuak subjektuarekin identitatezko elkarlotura duenean. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 34. orr.

Hizkuntza mekanismoa, oso-osorik, desberdintasun eta identitateen inguruan gauzatzen da. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 143. orr.

Identitate bat dago, bi perpausetan hurrenez hurreneko hotsen multzo zati berdinek [...] esanahi berbera dutelako. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 142. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik identitario.

Europan ere identitate sentimentua areagotu beharra aldarrikatu zuen. ikastolok ditugun helburuei, identitate ezaugarriei, elkarlanari eta autonomiari. Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Nazioarteko sindikalismoa identitate krisi sakon batean dago. Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Kolektibo baztertu edo gutxituek badakite, jakin, identitate-zantzuak bereganatzeko lehenengotariko gauza dela ahots propioa izatea. Berria - Kultura   2004-02-11

Estatuaren identitate-aniztasunean aurrera egin ahal izateko legea. Berria - Kirola   2004-10-16

Haren egoaren parte baten baliogabetze edo atzera-pausoa; identitate-uko txikitzaile eta ezereztailea, alegia. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 145. orr.

Bai (1) eta bai (2), pertsona berari buruzko identitate-perpausak dira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 126. orr.

Multzoek identitate-irizpide garbia dute, unibertsalek ez bezala: A eta B multzo bera dira elementu berak baldin badituzte. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 174. orr.

Objektu batek bere buruarekin duen identitate-erlazioa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 127. orr.

Identitate teoriaren sortzaileek [...] hau proposatzen dute: beroa energia zinetikoarekin identifikatzen den moduan, gogoa garunaren egoera fisiko-kimikoekin identifikatu behar da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 190. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erdaraz pentsatutako eta mamitutako herri-identitatearen garapena. Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Europan dauden nazio identitate guztiak. Berria - Euskal Herria   2004-12-14

Talde identitate euskalduna, espainola edo nafarra dutenei eginikoa da eskaintza. Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Genero-identitatearen eta ideologiaren arteko harremanak. Berria - Kultura   2004-07-11

Sexu identitatea «ez dago biologiaren esku soilik». Berria - Gaiak   2004-05-19

Beste guztiak pott egiten duenean, hondar-identitate hori da geratzen dena. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 100. orr.

Zenbaki-identitatea izanik errepresentatu behar dena ezin da identikoa balitz bezala pentsatu datu enpirikoen bitartez. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 84. orr.

5 ez-identitate

Urruntzeak, ez-identitateak, jarraitasunik gabeko sailak, hutsuneak. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 77. orr.

Objektu horien ez-identitatea. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus