Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sendotasun 1 iz sendoa denaren nolakotasuna. (pertsonak, gauzak)

Zeren aita Bartolome gizon sendoa baitzen eta nik haren sendotasuna behar bainuen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 624. orr.

Begira zer sendotasun duen bizkarraldean, nolako indarra sabeleko muskuluetan! Firmitas, utilitas, venustas, hau da, eraikuntzaren sendotasuna, eraikuntza bere funtzioari egokitua egotea eta edertasuna. Elizen arteko biblia   Jb 40,16

Horregatik, maite duguna sendotasun gehiagoz maitatuko dugu. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 293. orr.

Taj Mahal bere samurtasunez eta sotiltasunez ikusgarria den bezala, Lal Quila gotorlekua bere sendotasun eta izugarrikeriagatik da mirestekoa. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 93. orr.

Indarra eta sasoia, gorputz atalen sendotasuna eta gorputzaren mugimenduen abiadura eta arintasuna. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 114. orr.

Besoak ere berdin, ikusi besterik ez zegoen bizeps haien taxua eta sendotasuna. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 59. orr.

Bestela sendotasuna nonahi: bular ederretan, sabel leunean eta aldaka biribiletan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 283. orr.

Pezoen erdia junturen gainean geratzen denez, sendotasuna harzeaz gainera, bi aldeak ere ez dira itxuraz grazia gabeko geratzen. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1010. orr.

Angeluetako pilareak neurri zabalekoak egin baldin badira, dobelei eutsi eta aparailuari sendotasuna emango diote. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3030. orr.

Hiru litro odol-plasmatan disolbaturiko kilo bat proteinak zopa lodi baten sendotasuna emango lioke odolari. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 158. orr.

Ba ote da sendotasunaren, sasoi onaren pesimismorik? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 133. orr.

2 (bestelakoak)

Adelaren ideien sendotasunak txunditu egiten ninduen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 64. orr.

Indarra taldearen sendotasunean datza. Baina sendotasun hori fede itsu batetik edo pentsuaren sendotasunetik baizik ezin etor daiteke. Berria - Kirola   2004-04-09

Haren asmoaren sendotasuna eta borondate santuaren sugarra. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 755. orr.

Templeren artikuluak irakurri nituenean [...] berehala aurkitu nuen halako xehetasun eta sendotasun bat -zuzenekotasuna-, iritzia aldarazi zidana. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 247. orr.

Bere esplikazio arrazialari sakontasun eta sendotasun hori beste guztien aldean aitortzea bera, literatura arrazialistaren karakteristikoa da. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 186. orr.

Prozesuak izan beharreko «sendotasun» hori, sei printzipioetan laburbildu dute: [...]. Berria - Harian   2006-03-25

Paragrafo hau, osorik, koherentzia eta sendotasun gabeko paper puska bat da orain guretzat. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 154. orr.

Olabe etorri denetik, taldeak sendotasunean irabazi duela dirudi. Berria - Kirola   2006-01-22

-Ezin duzu hau ikusi! -esan nion, dardar-ikaraz, Usherri, gozo baina aldi berean sendotasunez leihotik aulkira eramanez-. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 49. orr.

«Desafioei sendotasunez» erantzun die BBK-k. Berria - Ekonomia   2006-01-27

Udala, «sendotasunez» jokatzeko prest. Berria - Euskal Herria   2004-08-24

3 (izenondoekin)

Gurdien gurpilak zurezkoak ziren hasieran [...] baina burdinazko uztai bat jarri zitzaien sendotasun handiagoa emateko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 21. orr.

Euren bakuntasun trinkoagatik dira [lehenkiak], beraz, indartsuak, eta hauen elkartze estuagoz bat egiten dute eta sendotasun bortitza erakusten. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 63. orr.

Sendotasun mekanikoan, adreilua edo hormigoia baino askoz hobea da hezurra, zura eta metal asko baino hobexea, eta ez altzairua baino askoz txarragoa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 20. orr.

Alde batean Meskita Urdinaren liraintasun argia, beste aldean Santa Sofiaren sendotasun iluna. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 17. orr.

Osasunaren ohiko sendotasun defentsiboa. Berria - Kirola   2004-05-12

Sendotasun ekonomikoaren eta berrikuntza teknologiaren sinbolo bat. Berria - Harian   2005-01-19

Herri-ipuinetako bikoteak ez duen sendotasun ideologikoa du Basarteko matrimonioak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 147. orr.

Sendotasun geometriko handiko eraikina diseinatu du. Berria - Kultura   2004-05-25

Oroimen mota horren egitura oso desberdina da normalaren aldean, eta sendotasun eta ahulezia nabarmena ditu aldi berean. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 200. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hark ematen zidan halako sendotasun sentipen bat, kontrapisu bat eskuin aldean, esku inerte bat izatearen sentimendua, bederen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 126. orr.

Efektibo minimoekin ahalik eta sendotasun itxurarik handiena ematea. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 147. orr.

Gorabeheratsu ari da McLaren; sendotasun arazoak dituztela da begi bistako kontu bakarra. Berria - Kirola   2004-02-25

Berriz aukeratua bazina, zer proposatuko zenuke nazioa gidatzeko izan duzun sendotasun eza aldatzeko? Berria - Mundua   2004-11-03

Ahotsari sendotasun apur bat eman nahirik Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 268. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sultanaren aurrean izan zuen gogo-sendotasuna, hitz egiteko barne indarra, kristau fedeari egiten zizkioten irainei erantzuteko hitz etorria eta adorea? Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 218. orr.

Atlas munduari eusten irudikatzen da historian, bera izan zelako, adimen-sendotasunez eta trebetasunez, gizonari eguzkiaren ibiliaren eta ilargiaren eta astro guztien iraulien arrazoien berri ekartzen saiatu zen lehenengoa. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3010. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus