Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

petatxatu (orobat peaxatu eta pedazatu), petatxa, petatxatzen 1 du ad adabakitu.

Andre Engraziak iloba eskutik hartu zuen, sukalde xokora eraman zuen, sutondora, eta besaulki bat erakutsi zion bera aldiz, jantzien petatxatzeko erabiltzen zuen ttipiago batean jarri zelarik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 110. orr.

Zubia garbitzen eta tresnak ipintzen zituzten arrantzalez edo sareak petatxatzen zituzten emaztez ihaurri zen, denak biziki ozenki mintzo zirelarik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 214. orr.

2 hed

Murruetako arraildurak petatxatu zituzten, lubaki betetzen hasiak sakondu, almena hondatuxeak berritu, barneko aldamioak sendotu eta oro har denborak egindako kalteak zuzendu edo estali. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 74. orr.

3 irud

Denen buru, helduden urteko buxetak iduri du peaxatuz egina, bati emana besteari kenduz eta hola! Herria   2002-10-03

Frantzian, gobernu berri bat hitzeman daukute eta xaharra peaxatu. Herria   2005-06-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus