Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mailakatu, mailaka(tu), mailakatzen 1 du ad mailaka ezarri, mailen arabera antolatu edo sailkatu.

Berehala mailakatu zituen batetik laura grisen eskalan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 48. orr.

Ezin daiteke urdin mota guztiak hartzen dituen katalogo bat egin, baina mailaka daitezke obra jakin batean agertzen diren urdinaren ñabardurak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 247. orr.

Kristau Eliza, tokikoa eta unibertsala, bi erlijio-klasetan egituratu zenean, "laikotza" eta "kleroa" alegia, eta kleroa bere aldetik "ordena"-hierarkian mailakatu zenean [...]. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 130. orr.

Sorkarien ordena gorenetik beherenera hain zehazki mailakatuta dagoela non [...]. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 160. orr.

Ukoak honela mailakatzen dira beheranzko eskalan: erabateko ukoa, baldintzazko ukoa, badaezpadako ukoa eta emakumezkoaren ukoa. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 254. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bi mila urte lehenagotik, nekazaritza, soro mailakatuak eta olibadi eta mahastiak izan ziren hangoen bizibide. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 161. orr.

Era mailakatu eta progresiboan. Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Godmanen eraikuntza teorikoan, sailkapen mailakatu baten barruan sartuta dago analogia. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 189. orr.

Musika-jaiste ilegalaren aurka zigor mailakatua hautatu dute Frantzian. Berria - Kultura   2006-03-22

SEPIri «Navalen itxiera mailakatua» ekarriko duen bideragarritasun plana diseinatzea egotzi dio eta «Ezkerraldeko industria deuseztea» PSOEri. Berria - Ekonomia   2004-10-16

Prezioen igoera modu mailakatuan egiteko. Berria - Mundua   2006-01-04

Espezie batetik besterako igarobide mailakatuaren bitartez. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 233. orr.

Eraikin handikote argitsu mailakatu batzuk. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 161. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus