Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

petatxu (orobat peaxu eta pedazu) 1 iz adabakia.

Ile nahasi batzuekin, aurpegia zuhail, pilda batzuk soinean, zikinak eta higatuak, dena petatxu, oinetan espartin tzar batzuk, zola jana zutenak. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 58. orr.

Doktorearen zortzi soingaineko aurkitu ziren, berri-berriak, naftalinaz barrubeteak, eta bere denboran amonak hari erabiltzen utzi zion bakarra, dena petatxu eta adabaki. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 37. orr.

-Oihal hori, ordea, petatxuz osatua dago, eta munduko hari guztiak gutxi dira, hainbeste petatxu josteko. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 37. orr.

Purtzupilatua baino gehiago ere, tokika urratua, petatxuen behar gorrian. Herria   2003-05-22

Lehen, sukaldean orratza, orain aldiz saltegirako urratsa... petatxurik ez da gehiago egiten, etxen egoiteko ere; ez du nehork pobrezian dagoela salatu nahi. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 186. orr.

2 hed

Eta ororen buru, petatxu bat hemen, petatxu bat han, eta gure etxea lurrerat ari! Herria   2003-03-10

Hara lur hori, ene!, antzinakoen izu, neguaren zafraden aurka horma-petatxu! Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 204. orr.

3 irud

Sindikatuaren aburuz, Osasun Saila «arazoak errotik konpondu ordez», hemen eta han «petatxuak» ipintzen saiatzen da, «gastuak kontuan izan gabe». Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Iztueta andereak aldaketa partzialak baino ez ditu planteatzen, petatxu hutsak besterik ez direnak. Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Zinez bide luzea eta lan gogorra izanen da hoinbertze petatxuren arralotzea Europan. Herria   2004-12-23

Espainia, berriz ere, Frantziaren petatxu bat izango litzateke. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus