Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inplante 1 iz inplantatzea.

Enbrioietatik hartutako zelula amak edo enborreko zelulak oso erabilgarriak dira ikerkuntzak egiteko eta programa genetikoa hobeto ezagutzeko, baina animaliei edo gizakiei inplanteak egitean, tumoreak eragin ditzakete. Berria - Euskal Herria   2004-08-03

[Polietilenoa] ontzietan eta botiletan erabiltzen dena dentsitate altukoa da (HDPE), eta pisu molekular oso-oso altua duena (UHMWPE) medikuntzan inplanteak egiteko ere erabiltzen da. Berria - Gaiak   2006-01-12

Bular inplanteak gauzak asko aldatu zituen. Berria - Euskal Herria   2006-02-16

2 inplantatzen den gauza.

Inplanteak azal azpian, ezkutuan, jartzeko bideak aztertzen ari dira. Berria - Gaiak   2004-10-15

Alaba zaharrari inplante bat jarri diote. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 169. orr.

Arazorik izanez gero inplante horrek seinale bat bidaliko lioke medikuari. Berria - Gaiak   2004-07-30

Inplanteak dituzten emakumeetan gainerakoetan baino txikiagoa da minbizia izateko arriskua. Berria - Gaiak   2006-04-23

Bi kasu horietan inplante elektrikoak ezartzen dira kirurgiaren bidez. Berria - Gaiak   2004-04-11

Inplante koklear hori azal azpian jartzea aztertzen ari dira. Berria - Gaiak   2004-10-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus