Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orobatsu adlag gutxi gorabehera orobat.

Orobatsu gertatzen da "barrukoa" edo "barnealdekoa" izatearekin; kostak hartu duen bultzazo turistikoarekin [...] gauza menoxa bezala gelditu da "barrukoa" eta hondartzarik ez duen herri batekoa izatea. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 165. orr.

Eta Urbiaingo haraneko borzpasei jauntxoekin ere orobatsu gertatu zitzaioan, zeren zeruan hegan zebiltzan borzpasei miru haiei ez baitzien graziarik egiten ikusteak ezen arrano bat bil zitekeela ingurune haietarat eta haien gainean hegalda. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 24. orr.

Gertuki eta segurki erranen zuen ezen, mila eta bortzehun urte iragan arren, berdintsu eta orobatsu jarraikitzen dela gizona, deus ere ikasi gabe. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 159. orr.

Bata sototzat eta etxeko upelategitzat hartu zuten, berdintsu eta orobatsu utzi zutelarik bertzea. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 60. orr.

Zuzenbidean sinesten duen ongile gaitz bat behar da, edo okerbidean sinesten duen gaizkile on bat: biak orobatsu dira, biak dira merezitako ordain justiziazko baten obratzaile. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 146. orr.

Hemen gauzak nola diren, nola behar luketen edo nola nahi genukeen izatea, denak orobatsu dira, eta funts berbera daukate, hots, batere ez. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 218. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berdintsu eta orobatsu (31); orobatsu dira (4); orobatsu gertatu (3); orobatsu gertatzen (4); orobatsu ibili (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus