Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

senide 1 iz norbaitentzat, bere gurasoen beste seme-alabetako bakoitza. ik haurride.

Gure ama-eta hamar senide ziren; haren ama begien aurrean daukat. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 14. orr.

Feli eta... zazpi senide dituk. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 82. orr.

Hamabi senide ginela, aita baten seme, baina bat galdua dugula eta gazteena, berriz, aitarekin geratua zela Kanaanen. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 119. orr.

Ezagutu ziuen, bai, Josek bere senideak, baina hauek ez bera. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 117. orr.

Gu, berriz, zazpi senide izan gara. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 15. orr.

Berriki hila zen bestalde Eñaut Arhanegoiti, etxeko hirugarren senidea, 36 urtez Arrokiagako erretora izan ondoren. Txillardegi   «Putzu» - 337. orr.

Aita ederki moldatzen zen frantsesez, senide guztiok genuen frantsesaren hor nonbaiteko ezagutza. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 39. orr.

Lan egiteko moduan diren senide guztiak langabezian dituzten familiak 11.300 dira EAEn. Berria - Ekonomia   2006-01-21

Senide bikiak aztertu ostean, jakin ahal izan dugu ezaugarri genetikoak dituen gaitza dela hau. Berria - Gaiak   2004-07-25

Presoen senide eta lagunen historia hori ere idatzi behar luke norbaitek. Jokin Urain   «Errotarria» - 204. orr.

Sansonen senide eta ahaideak etorri, haren gorpua hartu eta aita Manojen hilobian ehortzi zuten. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 43. orr.

Izan hadi heure senideen nagusi, makur daitezela hire aitzinean hire amaren semeak! Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 73. orr.

2 hed ik ahaide.

Aita-amaren oinordetza, zati berdinetan dagokie seme-alaba guztiei, sexu bereizketarik gabe; horiek ezean, senide hurbilekoenei. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 94. orr.

Tania Kovaltxukek ez zeukan senide hurkorik. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 51. orr.

Non geratu da senide eta adiskidez inguratutako "bel morir" hura? Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 24. orr.

Ama eta gainontzeko senideak ez ziren jaiki artean. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 25. orr.

Emadazue seinale bat, segurua, bizirik utziko dituzuela nire aita eta ama, nire nebak eta ahizpak, beren senide guztiekin, eta heriotzatik libratuko gaituzuela. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 23. orr.

Hirugarrenik, gurasoak, neba-arrebak, senar-emazteak, seme-alabak, ahaideak, senideak eta nolabaiteko kideak. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 120. orr.

Haien harremanak baketsuak izan ziren jeneralaren etxera bi senide agertu ziren arte: Boldireva kondesa eta Juziakina printzesa. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 389. orr.

Baina benjamindarrek ez zieten entzun nahi izan beren senide israeldarrei. Elizen arteko biblia   Epa 20,13

Emazteak eta seme-alabek, senide eta adiskideek negar-itxurak egiten dituzte. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 103. orr.

Gurekin trenetik jaitsitako batzuei senideak-edo etorri zitzaizkien ongietorria ematera. Jon Maia   «Riomundo» - 147. orr.

Kurduok eta arabiarrek elkarren artean banatuko genuen guztia, senideek bezalaxe! Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 30. orr.

Indioek animaliak senidetzat dituzte. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 148. orr.

3 irud

Autista askotxo dira idiota hauen senide diruditenak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 191. orr.

Zibilizazio Helenikoak senide ziren bi gizarte sortarazi zituela. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 223. orr.

Dudarik ez, semantika bereko senide ugari izanen dutela "Nabar" horiek gure usarioan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 58. orr.

Izerdia, munduan gaizki bizitzen hasi ginenetik, nekearen eta lanaren senide da. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 286. orr.

Guziak senide dira hortzak, baina ez kasta bereko: hortzak, letaginak, haginak. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 42. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Carlosi senide izaera kentzera behartu zuten gertakari negargarriek baieztatu zioten ondo jokatu zuela horretan bere burua enpresako buru utzita. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 52. orr.

Jainkozaletasunarekin senide-batasuna, eta senide-batasunarekin maitasuna. Elizen arteko biblia   2 P 1,7

Senide-harremanak (ama-ahizpa-alaba) eta ebanjeliozko askatasuna, erabateko pobretasuna. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 53. orr.

Antzeratsu erabili zituen judaismoak eta honen senide-erlijio zen zoroastrismoak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 28. orr.

Senide edo lagun arteko otordu batean. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 215. orr.

Kilometroak hurrengo egunean Zarautzen eta Orion, senide giro ederrean. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 64. orr.

Ondorengorik ez badago, alboko senide guztiak deituak izango al dira oinordetzara, senide gradua edozein izanda ere? Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 92. orr.

Eta neure senide-tartekoa bat, gainera. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 102. orr.

Espiritu basati berberak gidatzen zuen legegilearen eskua, eta senide-hiltzailearena edo sikarioarena. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 75. orr.

Beste senide-herri batzuekin batera nazio handi batean elkartzeko Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biktimen senide (6); biktimen senide batzuek (3); elkarren senide (5); euskal presoen senide (18); gure senide presoak (3); hildako senide (4); lagun eta senide (6); preso politikoen senide (3); presoen senide (35); presoren senide (4)

senide arteko (4); senide bat ikustera (3); senide dituzuen (3); senide edo lagun (3); senide eta abokatuek (5); senide eta adiskideen (3); senide eta ahaideak (3)

senide eta lagun (37); senide eta lagunak (35); senide eta lagunei (21); senide eta lagunek (70); senide eta lagunekin (6); senide eta lagunen (33); senide eta lagunentzat (4)

senide hil dituela (4); senide izan (4); senide maiteok (9); senide presoak (7); senide zen (7); senide ziren (10); senide zituen (3); senideak senide (3)

aita eta senideak (4); biktimen senideak (5); euskal presoen senideak (10); hildakoen senideak (5); joseren senideak (4); lagunak eta senideak (3); preso eta senideak (4); presoen senideak (21); presoen senideak eta (3)

senideak biltzen (5); senideak biltzen dituen (5); senideak dira (5); senideak eta aitaren (3); senideak eta lagunak (11); senideak etorri (4); senideak ikusteko (3)

senideak zigortu (4); senideak ziren (3)

senideari gorroto diona (4)

biktimen senideei (3); euskal presoen senideei (7); hildakoaren senideei (3); hildakoen senideei (5); lagun eta senideei (4); presoen senideei (23); presoen senideei ematen (3)

senideei doluminak (7); senideei elkartasuna (10); senideei emandako (3); senideei esan (3); senideei eta lagunei (4)

amaren senideek (3); atxilotuen senideek (3); azkarateren senideek (3); bi presoren senideek (3); biktimen senideek (9); eskatu dute senideek (4); eskatu zuten senideek (3); euskal presoaren senideek (6); euskal presoen senideek (11); gazteen senideek (3); hildakoaren senideek (3); hildakoen senideek (5); jokinen senideek (3); lagun eta senideek (5); lagunek eta senideek (6); preso baten senideek (6); presoaren senideek (10); presoen senideek (32); presoren senideek (8); salatu dute senideek (6); sanchizen senideek (5)

senideek adierazi (3); senideek eta lagunek (15); senideek istripua izan (6); senideek pairatzen (3); senideek salatu (4)

atxilotuen senideen elkarteko (7); biktimen senideen (8); biktimen senideen abokatuek (3); desagertutako atxilotuen senideen (6); euskal presoen senideen (8); fusilatuen senideen (6); fusilatuen senideen elkarteak (3); nafarroako fusilatuen senideen (3); preso eta senideen (6); presoen eta senideen (8); presoen senideen (18); presoen senideen elkarteak (5)

senideen abokatuek (3); senideen alde (5); senideen arabera (4); senideen artean (18); senideen arteko (10); senideen aurkako (9); senideen aurrean (4); senideen egoera (5); senideen elkarteak (11); senideen elkarteko (12); senideen elkarteko kidea (3); senideen eskubideak (10); senideen eskubideen (6); senideen eskubideen defentsan (5); senideen eta lagunen (5); senideen istripuak (4); senideen izenean (3); senideen sufrimendua (3); senideen testigantzak (3); senideen ustez (3)

senideengan eta lagunengan (4)

senideengandik hurbil (3)

presoen senideentzako (3)

presoen senideentzat (3)

ene senideok (8)

seniderik txikien hauetako (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus