Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

petral2 (orobat pitrail; Hiztegi Batuak pitrail baztertzen du eta petral erabili behar dela adierazten) iz habea.

Tinpanoaren gainean gailurra, astazaldiak eta petralak jarriko dira, kontuan hartuz isuriak teilatu osoaren heren batekoa beharko duela izan. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2070. orr.

[Espazioa] tamaina ertainekoa bada, gailurra jartzen da, eta teilatu-hegaleraino ateratzen diren astazaldiak; astazaldien gainean, petralak; hauen gainean, eta teilen azpian, gapirioak, kanpora ateratzen direnak eta paretak estali eta babesten dituztenak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1850. orr.

Funtsean, José Igoa-k erosi arte, bazegoen etxeko murruari loturik lehenagoko zubiaren pitrail edo habe bat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 22. orr.

Hemen ere, oraino berantean, ageri zen zubiaren pitrail muturra, Sinketeneari loturik zegoena. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 23. orr.

Murru gorenek ez dute gehiago teilaturik atxikitzen, zutarte guziak eroriak dira, salbu pitrail bat edo beste, oraino trebeska daudenak, suak eta eguzkiak beltzatuak. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 199. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus