Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

senidetasun 1 iz senideak elkartzen dituen lotura. ik senidetza; haurridetasun; anaitasun.

Adiskidetasun eta are senidetasun erakutsi bat izanen zatekeen, nik, zerri honek, igandean nire aitzinean dardarikatzen zen ezker bular belztu eta sumindua izan ez banu gogoan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 236. orr.

Klan familiarra eta senidetasun sarea amen eta haien anaia eta ahizpen eta seme-alaben inguruan eraikitzen zen. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 273. orr.

Hala ere, zuei mandatariak bidaltzen saiatu gara, zuekin ditugun senidetasuna eta adiskidetasuna berritzeko, zuentzat arrotz gerta ez gaitezen. Elizen arteko biblia   1 M 12,10

Politikak zuen lehentasuna; politikak, Frantziako Iraultzaren zentzu zabalean: askatasuna, berdintasuna, senidetasuna. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 38. orr.

Bazekien Abasek Hamidari lotzen zion esnezko senidetasuna zuela gogoan. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 356. orr.

Ba al dute zer ikusirik edo senidetasunik? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 24. orr.

San Frantziskok, ordea, ez du izaki guztiekin bizi duen senidetasuna adieraztea beste intentziorik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1020. orr.

Orduan senidetasun unibertsala izango da zeru bihurtutako lur honen gainean. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 278. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ez dut oker handirik egingo esaten badut asko lasaitu zuela Angelorekin lotzen ninduena senidetasun-lokarri bat zela entzuteak. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 258. orr.

Zer izango da gradu urruneko senidetasun lotura hori, bestelako loturarik ez bada? Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus