Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

madrigal iz zenbait ahotsetarako musika lana, amodiozkoa eta gehienetan arina.

Biek ala biek ikusi zuten José Tudela jotzen, Requiema ez, goiza zenez madrigal bat, egunsenti kanta alai bat baizik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 80. orr.

Villona, errespetu handiz, madrigal ingelesaren edertasunak azaltzen hasi zitzaion ingeles amultsuki harrituari, instrumentu zaharren galera deitoratzen zuela. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 67. orr.

Tabernako neskak eskutik eskura eman zion dena arrain saltzaile ederrari, tabernariaren madrigal bat arnasa batean errezitatzen ziola: [...]. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 336. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus