Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

petralkeria iz petralari dagokion egite gaitzesgarria. ik lotsagabekeria; zitalkeria.

Hori ez da aberastasuna, hori ez da hizkuntza jakitea; petralkeria eta sasiletratukeria besterik ez da hori. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 143. orr.

Batxilergoa asko aldatu da, zuk egin zenuenetik -atera zitzaion zuzendariari, bestearen petralkeriak apur bat aspertzen hasia. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 94. orr.

Berrogeita hamalau urteko gizona izan, eta oraindik horrelako pedantekeriak eta petralkeriak dituenak, izaera du halakoxea, eta ohitura horiek inork ez dizkio kenduko. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 122. orr.

Hilabete hauetan zeinek jasan du Abelen petralkeria? Berria - Kirola   2006-02-08

Santxo lagun: zure petralkeria axolagabeak entzungo nituela uste nuenean, zure zentzu onaren berriak jaso ditut. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 186. orr.

Lanean hiltzea, petralkeria galanta. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 19. orr.

Erabaki nuen tentuz ibili beharko nuela baina petralkerietan hasten bazitzaidan pikutara bidaliko nuela. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 134. orr.

"Inork ez", dio Txapik gustura ez dagoenaren petralkeriaz, "Yolok berak zeukak itsu galanta, beste ezer ez!". Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 200. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus