Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inplosio 1 iz barne presioa kanpo presioa baino txikiago den gorputz bat barnealderantz indarrez haustea.

Uhinaren presio positiboa iristean, burbuilako lurrina kondentsatu, eta prozesu osoan lortutako energia eskualde txiki batean biltzen da: burbuilaren inplosioak -hertsidura bortitzak alegia- mugatzen duena. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 45. orr.

Lehenbizi musika egokia lortu, eta ondoren konprimitu, inplosio baten bitartez. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 167. orr.

Horregatik ez dira errazak lortzen inplosio simetriko horiek. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 168. orr.

2 kontsonantez amaitzen den silaban gertatzen den aire irteeraren itxiera.

Itxierari inplosioa deitu zaio, eta irekierari esplosioa; p bati inplosiboa (p> ) edo esplosiboa (p< ) esaten zaio. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 81. orr.

Lehen inplosio baten eta lehen esplosio baten artean desberdintasun hau dago: esplosioak, ahoaren kokaera neutroa eragiten duenez, ez du hurrengo momentua oztopatzen; inplosioak, aldiz, beste edozein esplosioren abiapuntu izan ez daitekeen kokaera jakin bat sortzen du. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 84. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus