Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inportantzia (97 agerraldi, 26 liburu eta 25 artikulutan; Hiztegi Batuak garrantzi, munta hobesten ditu) iz garrantzia.

Material etnologiko-folkloriko honek guztiak inportantzia handia izango du. Berria - Kultura   2006-01-04

Aiten aitek landatua, haiengandik ukana, mahastiak bazuen garrantzi edo inportantzia gaitza. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 97. orr.

Antso Handiaren bizian inportantzia handikoak izan ziren Urraka axama eta Ximena ama. Herria   2004-02-19

Diferentzien inportantzia edo inportantziarik eza, ez dago diferentzietan, diferentzion kontsiderazio moldean baizik. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 141. orr.

Gazte idealista bat zuan, heziketari sekulako inportantzia ematen ziona. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 34. orr.

Gazteria modernoaren gaitzik nabariena horrexetan sumatzen dut: nahiz eta arrunt desmaneratuak iruditu, artifiziozko manerari ematen dioten inportantzia osoan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 308. orr.

Atentatua saihesteak duen inportantziak baimentzen du zigorra. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 102. orr.

Baina orduan amaren lotsak eta ez neureak ere ez zuten inportantziarik. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 27. orr.

Gure arbasoek, erlijio faltsu batek itsututa, kriminaltzat jotzen zituzten jokabide asko eta asko ezdeusak eta inportantzia gabeak direla. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 267. orr.

Inportantziarik gabeko ekintzei edota jendearentzat onuragarriak direnei. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berebiziko inportantzia (4); duen inportantzia (6); inportantzia ematen (5); inportantzia handia (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus