Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sailkatu, sailka(tu), sailkatzen 1 du ad multzo edo talde bat, arau edo irizpideren baten arabera sailetan banatu.

Fabrika batean lan egiten zuela kontatu zidan, botoiak sailkatzen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 68. orr.

1995ean, ikerketa-lan bati ekin genion bat-bateko bertsolaritzaren baliabide poetiko-erretoriko nagusiak identifikatu eta sailkatzeko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 202. orr.

Abstrakzio horiek dira orain arte bereizi eta sailkatu ditugunak; baina beharrezkoa zen areago jotzea eta elementu konkreturaino iristea. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 83. orr.

Argudioak bildu, ebaluatu eta sailkatu beharko ditugu, zein den indartsuen eta zein pattalen garbi edukita. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 98. orr.

Adibideak eman zituen, bertsolaritzaren barne-legeak sistematizatu eta aurkeztu zituen, generoak sailkatu zituen... J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 23. orr.

Rodaseko Androniko-k bildu eta sailkatu zituela eskuizkribuak, aspektu didaktikoak izanik buruan batik bat. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 50. orr.

Horrenbestez, berek finkaturiko "norma" baten arabera sailkatu dezakete jendea. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 137. orr.

Agian beldurra adinaren arabera sailkatu zitekeela otu zitzaidan. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 127. orr.

Denak sailkatu ditut berriz, egileen arabera, ordena alfabetikoz. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 109. orr.

Nola sailkatu matematika-lanak, tutik ere ez badakizu matematikaz? Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 69. orr.

Adibidez, nola sailkatu behar genuke mugimendu sionista? Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 270. orr.

Eta sentimena bera, hiru hauetatik zein generotan sailkatzen duzu? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 134. orr.

2 (sailak adieraziz)

Argaletan eta Gizenetan sailkatu zituen gizonak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 293. orr.

Araudi horiek bost kapitulutan sailkatu ditugu. Herria   2004-09-16

Batzorde hori lau azpibatzordetan sailkatu zuten: Osasunaren Zientziak, Gizarte Zientziak, Zientzia Teknikoak eta Giza Zientziak. Berria - Harian   2005-05-25

Antoñitok bi motatan sailkatzen zituen emakumeak: alde batetik pobreak, dibertitzeko, eta bestetik aberatsak, haietakoren batekin diruagatik ezkontzeko. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 92. orr.

Esakune apodiktiko guztiak (frogagarriak zein zuzenki ziurrak direnak) dogmetan eta matemetan sailkatzen ditut. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 254. orr.

Silabak konbinatu, eta hitzak zortzi genero eta formatan sailkatu zituen, haien erritmoa, morfologia eta egitura trebetasunez eta dotoreziaz bereiziz. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 80. orr.

Maiatzaren 1ean Aliatuak euron garraio-ontziak konboietan sailkatzen eta abiarazten hasiak baitira. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 161. orr.

Hona animalien hiru motak, sailkatzeko beste modu baten arabera: [...]. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 106. orr.

3 (zein sailetan adieraziz)

Ezaba itzazu biziaren liburutik, ez sailkatu zintzoen zerrendan! Bada beste amodio kanta lizun bat, garbarienak edo artaxuriketakoak izenekoen artean sailkatu izan dena. Elizen arteko biblia   Sal 69,29

Ikertzaileek iradoki dutenez, txinpantzeak homo generoan sailkatu beharko lirateke aurrerantzean. Berria - Gaiak   2006-01-25

Frantziako kontra-espiatze egiturak Jihad Islamikoa erakundeko ustezko kidetzat sailkatu zuen. Berria - Mundua   2006-04-05

Txernobilgo zentral nuklearreko istripuaren eraginez, bi milioi pertsona biktima gisa sailkatu zituzten Ukrainako agintariek. Berria - Gaiak   2006-03-26

4 (adizlagunekin)

Orain, aise sailkatu ahal izango zuten liburutegia. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 90. orr.

Egungo molde erretoriko guztiak egoki sailkatzeko, gutxienez honako aspektu hauek hartu beharko lirateke kontuan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 228. orr.

Nasir al Dinek banan-banan sailkatu zituen, Behatokiko liburutegi aberatsean, Alamutetik itzuritako liburuak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 270. orr.

Ezin dira sistematikoki zerrendatu eta sailkatu fonemak bereiz, sistema fonologikoa baizik. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 157. orr.

· 5 da ad txapelketa edo lehiaketa jakin batean parte hartzeko beharrezko emaitzak lortu.

Abiatu diren 47etarik 23 baizik ez dira sailkatu. Herria   2004-02-05

Zortzi sailkatzen dira, eta ziurrenik 1,95-1,96 metroko marka eskatuko dute aurrera egiteko. Berria - Kirola   2006-03-10

Azken partida hori baino lehen lortu nahi du Tauk sailkatzea. Berria - Kirola   2006-03-22

Biharko derbia galduz gero, nafarrek sufritu egin beharko dute bigarrenez jarraian Europarako sailkatzeko. Berria - Kirola   2004-04-30

Juanma Garate irundarra bosgarren sailkatu da Italiako Itzulian, Savoldelli italianoak duelarik Giroa beretu. Herria   2005-06-02

1986an Pasai Donibanek irabazi zuen, eta San Pedro hirugarren sailkatu zen. Berria - Kirola   2004-09-05

Errege Eguneko Krosean hirugarren sailkatu zen, Silvaren eta Pablo Villalobos espainiarren atzetik. Berria - Kirola   2006-01-19

Lekunberriko Gabari taldea sailkatu zen bigarren. Berria - Kultura   2004-11-28

Kanporaketan 8. postuan sailkatu zen. Berria - Kirola   2004-04-03

Barrichello ustekabean sailkatu zen hirugarren postuan. Berria - Kirola   2006-04-23

Sasoia bikaina izango da nafarrentzat, azkenean hamabigarren tokian sailkatzen badira ere. Berria - Kirola   2004-03-23

Ondotik sailkatu dira Lopez senpertarra, Duhalde milafrangarra, Daguerre jatsuarra, Iribarren senpertarra eta Habans larresoroarra. Herria   2004-07-05

Dorronsoro gaztea hasiberria da, eta Gipuzkoako kanporaketan aritu zen; ez zen sailkatu. Berria - Kirola   2004-06-25

Saio bakoitzeko onena zuzenean sailkatu zen finalerako. Berria - Kultura   2006-04-01

Duela bi urte finalerako sailkatu bazen ere, ez zuen parte hartzerik izan. Berria - Kultura   2004-12-19

Amaia Agirre billabonarra da nagusitu (688,5 puntu) eta finalerdietarako sailkatu. Herria   2005-10-13

Danimarka eta Suedia sailkatu ziren atzo final-laurdenetarako. Berria - Kirola   2004-06-23

Discovery taldeko lau txirrindulari sailkatu ziren lehen hamarren artean. Berria - Kirola   2006-03-22

Irabazlearengandik 15 segundora sailkatu zen Markko Martin. Berria - Kirola   2004-10-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

anaiak sailkatu (4); ataletan sailkatu (5); azkena sailkatu (4); bederatzigarren postuan sailkatu (5); bederatzigarren sailkatu (9); bederatzigarren sailkatu zen (6); bi multzotan sailkatu (4); bigarren postuan sailkatu (29); bigarren sailkatu (67); bigarren sailkatu baitzen (5); bigarren sailkatu da (11); bigarren sailkatu zen (30); bigarren sailkatu ziren (7); bildu eta sailkatu (4); bosgarren postuan sailkatu (9); bosgarren sailkatu (24); bosgarren sailkatu zen (13); bosgarren sailkatu ziren (4)

europarako sailkatu (6); final laurdenetara sailkatu (4); final laurdenetarako sailkatu (20); final zortzirenetarako sailkatu (5); finala jokatzeko sailkatu (4); finalera sailkatu (4); finalerako sailkatu (35); finalerako sailkatu da (7); finalerdietara sailkatu (9); finalerdietarako sailkatu (44); finalerdietarako sailkatu ziren (8); hirugarren postuan sailkatu (16); hirugarren sailkatu (57); hirugarren sailkatu zen (30)

jokatzeko sailkatu (20); jokatzeko sailkatu da (5); kanporaketetarako sailkatu (4); kopako finalerako sailkatu (4); koparako sailkatu (4); laugarren postuan sailkatu (13); laugarren sailkatu (27); laugarren sailkatu zen (14); laurdenetara sailkatu (4); laurdenetarako sailkatu (20); laurdenetarako sailkatu dira (4); lehen postuan sailkatu (5); lehenengo sailkatu (4); liga jokatzeko sailkatu (4); ligarako sailkatu (9); multzotan sailkatu (7)

sailkatu da bigarren (6); sailkatu dira finalerako (8); sailkatu zen bigarren (16); sailkatu zen hirugarren (7); sailkatu zen lehen (5); sailkatu ziren finalerdietarako (4)

segundora sailkatu (6); seigarren postuan sailkatu (4); seigarren sailkatu (10); seigarren sailkatu zen (6); txapeldunen ligarako sailkatu (9); txapelketako finalerako sailkatu (5); txapelketako finalerdietarako sailkatu (4); txapelketarako sailkatu (6)

uefa jokatzeko sailkatu (4); uefarako sailkatu (13); zazpigarren postuan sailkatu (5); zazpigarren sailkatu (8); zazpigarren sailkatu zen (5); zortzigarren postuan sailkatu (6); zortzirenetarako sailkatu (5); zuzenean sailkatu (7)

azken sailkatua (16); bigarren sailkatua (19); bosgarren sailkatua (5); hirugarren sailkatua (11); laugarren sailkatua (6); lehen sailkatua (16); seigarren sailkatua (5)

azken sailkatuak (8); bi sailkatuak (13); bigarren sailkatuak (19); hiru sailkatuak (8); hirugarren sailkatuak (8); lehen bi sailkatuak (11); lehen hiru sailkatuak (4); lehen sailkatuak (11); txapelketatik sailkatuak (4); zuzenean sailkatuak (6)

azken sailkatuaren (25); azken sailkatuaren aurka (12); azken sailkatuaren kontra (5); lehen sailkatuaren (4); sailkatuaren aurka (20); sailkatuaren aurka jokatuko (6); sailkatuaren kontra (9)

bigarren sailkatuari (12)

lehen bi sailkatuek (9); lehen hiru sailkatuek (4); lehen lau sailkatuek (5); sailkatuek lortuko dute (5)

hiru sailkatuen (9); hiru sailkatuen artean (6); lehen hiru sailkatuen (6); lehen sailkatuen artean (4); lehen zortzi sailkatuen (5); sailkatuen artean (32); sailkatuen aurka (5); zortzi sailkatuen artean (7)

biak sailkatuko dira (5); finalerako sailkatuko (6); finalerdietara sailkatuko dira (5); finalerdietarako sailkatuko (4); laurak sailkatuko dira (4); nor sailkatuko den (5); onenak sailkatuko dira (6); sailkatuko dira finalera (4); sailkatuko dira finalerako (4); sailkatuko dira finalerdietara (5)

finalerako sailkatuta (5); jada sailkatuta (5); ondo sailkatuta (4); ongi sailkatuta (4); postuan sailkatuta (8); postuetan sailkatuta (7); sailkatuta egon (6); sailkatuta egongo (4); uefarako sailkatuta (5); zuzenean sailkatuta (5)

sailkatze estropada (4); sailkatze estropadan (4); sailkatze fasea (10); sailkatze fasean (13); sailkatze faseko (19); sailkatze ligaxkako (7); sailkatze ligaxkan (4); txapelketako sailkatze faseko (6); txapelketako sailkatze ligaxkako (4)

europarako sailkatzea (13); final zortzirenetara sailkatzea (5); final zortzirenetarako sailkatzea (5); finalerako sailkatzea (13); finalerako sailkatzea lortu (4); finalerdietara sailkatzea (6); finalerdietarako sailkatzea (7); koparako sailkatzea (5); ligarako sailkatzea (10); lortu zuen sailkatzea (4); postuan sailkatzea (4); postuetan sailkatzea (4); sailkatzea espero (4); sailkatzea lortu (42); sailkatzea lortu zuen (11); txapeldunen ligarako sailkatzea (9); uefarako sailkatzea (12); uefarako sailkatzea lortu (4); zortzirenetara sailkatzea (5); zortzirenetarako sailkatzea (5)

europarako sailkatzeko (14); final laurdenetara sailkatzeko (11); final laurdenetarako sailkatzeko (10); finalera sailkatzeko (12); finalerako sailkatzeko (6); finalerdietara sailkatzeko (17); finalerdietarako sailkatzeko (17); koparako sailkatzeko (4); ligara sailkatzeko (5); ligarako sailkatzeko (8); postuan sailkatzeko (4); sailkatzeko aukera (44); sailkatzeko aukerak (9); sailkatzeko aukerarik (10); sailkatzeko borrokan (6); sailkatzeko itxaropena (5); sailkatzeko moduan (5); sailkatzeko zorian (4); txapeldunen ligarako sailkatzeko (8); txapelketarako sailkatzeko (5); uefarako sailkatzeko (18); uefarako sailkatzeko aukera (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus