Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inportatu, inporta, inportatzen du ad herrialde batek atzerriko salgaiak bertaratu.

Salgaiak inportatu edo esportatu ahal izateko behar den dibisen salerosketarekin. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 37. orr.

Txinak 110 milioi tona petrolio inportatzen ditu urtero. Berria - Ekonomia   2004-08-24

Janari eta edarien %90 inportatu egin behar ditu. Berria - Mundua   2006-02-19

Munduko eremu egongaitzetatik inportatzen den petrolioaren menpekoa da Amerika. Berria - Mundua   2006-02-02

Armak inportatzen aritu dira azken asteotan. Berria - Mundua   2004-09-25

Portugali, hortaz, ingeles oihala inportatzea interesatzen zaio. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 39. orr.

Venezuelak kontsumitzen dituen gauzen %70 inportatzen du. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 53. orr.

Inportatu baino %82 gehiago esportatu zuten enpresa arabarrek. Berria - Ekonomia   2004-11-12

Londresetik arte lanak inportatzen zituela, Madrilen saltzeko batez ere. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 113. orr.

Greziatik erromatar aberatsek inportatzen zituzten esklabo eskolatuen antzeko baikinen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 281. orr.

Lan desatsegin eta oinarrizkoenak egiteko zuria ez zen jendea inportatu zen eskualdeetan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 366. orr.

Asiatik inportaturiko zeta behar zuten. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 38. orr.

Merkatariek inportaturiko luxuzko ondasunak eskuratzeko. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 32. orr.

2 irud

Dena den, demokrazia ezin dela inportatu uste dugu. Berria - Mundua   2004-10-03

Badirudi Europan bertan azken hamar urteotan Reich-ek berak miresten ez zuen eredua inportatu dela, eta eredu hori ari dela nagusitzen. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 124. orr.

Tira, adinaren kontua izango da, gorroto diot "hirugarren adina" esapide horri, amerikarren beste zurikeria bat, gaurgero inportatuak ditugun hainbesteren artean, amerikarrak eufemismo zuriaren erregeak dira. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 24. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Ondasun inportatuen kontsumoa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 160. orr.

Dibisen sarrerek produktu inportatuen kontsumoa areagotu zutenean. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 89. orr.

Izan ere, kapital faltak oso lotura estua izaten du aurrerabide teknikoak inportatuak izatearekin. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 142. orr.

«Kontsumoaren estandar inportatuetatik landa», jolasa, sormena eta parte hartzea bultzatzen duen astialdirako eskaintza berezia izango da. Berria - Kultura   2004-10-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inportatzea debekatu (4); legez kanpo inportaturiko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus