Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inprenta (Hiztegi Batuak inprimatze hobesten du) 1 iz inprimatzea, paperaren edo kideko gairen baten gainean testu edo irudi batean hatza mekanikoki uzteko tekniken multzoa.

Noiz asmatu zuen Gutenbergek inprenta. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 187. orr.

Merkataritza suspertu egin da inprentak zabaldu dituen egia filosofikoen argira. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 28. orr.

Pragako kopistek deabruaren asmaziotzat jo zuten inprenta eta matxinatu ere egin ziren lehendabiziko inprenta hirira heldu zenean. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 86. orr.

Inprentak kulturaren "demokratizazioa" baitzekarren. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 86. orr.

Teknikak kultura batetik bestera doaz, gurpil, uztarri, iparrorratz edo inprentaren kasuetan bezala. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 303. orr.

Inprentaren teknologiak liburua du ikur nagusi. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 92. orr.

Horrek inprentako gastuak ordaintzeko baino ez du ematen. Berria - Kultura   2006-03-04

1829. urterako, Sequoyahk asmatutako ikurrak inprentako tipoak egiteko egokituta zeuden, eta aldizkariak argitaratu ziren cherokee hizkuntzan, Sequoyahk asmatutako idazkera-sisteman. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 197. orr.

Nire izena inprentako karaktere gotikoekin idatzia zegoen gutuna. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 213. orr.

Inprentako hutsak dira lapsus hauetako batzuk. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 165. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Inprenta-akats bat izan zitekeela pentsatu nuen. Iban Zaldua   «Itzalak» - 134. orr.

Ez da inprenta hutsa, ez. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 77. orr.

Inprenta-probak zuzentzen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 77. orr.

Inprenta-letrak golde muturrak bezala metalezkoak baitziren. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 39. orr.

Inprenta lanetan aritzen ez zenean, itzultzailearen nekeak hartzen zituen gainean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 39. orr.

Gastuei egunero egin behar diegu aurre; soldatak, inprenta gastuak, banaketa... Berria - Harian   2005-10-11

Inprenta usaina baino gehiago duten liburuak. Berria - Kultura   2004-12-04

Emakume hura bizi-gogoz beterik zegoen hantxe agertu zitzaigularik bere inprenta-kutxa freinetarrarekin, bere ipuinekin, gu tratatzeko modu adeitsu eta eztiarekin. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 206. orr.

3 inprimategia.

Gero Rafael Caro Raggio-k bertan jarri zuen inprenta eta argitaletxea. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 8. orr.

Kontatu zidan hiriko inprenta ofizialean bando bat ari zirela inprimatzen. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 15. orr.

Inprenta batean lan egiten du. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 14. orr.

Inprentako lur zolan bata bestearen gainean anabasa ederrean pilatzen ziren, paper zaharrarekin batera -letrazko gerraren hondakin, orri idatziak izatera iritsi ez zirenak [...]. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 41. orr.

Biografoaren lana, hainbat eta hainbat eskuizkribuz osatua, prest dago inprentara eramateko. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 51. orr.

Gara egunkariaren urtekaria daramat, inprentatik atera berria. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus