Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mehargune iz gune meharra. ik estugune; mehegune.

Azalpen erraza zuen, bestalde, gertatu zenak: izotz puskak Angarako meharguneren batean metatu eta jelazko hesia eratuko zuten. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 442. orr.

Barazki pilak metatzen ziren, elkarren jarrai-jarraian datozen olatuen irudira, eta ibai berde hura galtzadaren meharguneetan aurrera isurtzen ari zela zirudien. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 49. orr.

Hodei mendiak, gogortuak eta txingorrez nahastuak, haizeak gogor jotzean, meharguneetan apurtzen baitira. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 403. orr.

Josu R ikusmiratuz zihoan, eguzkiaren aztarnek zer-nolako mutazioa eragiten zuten, kalearen soseguan urraturiko meharguneetan barrena. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus