Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sailkatze 1 iz multzo edo talde bat, arau edo irizpideren baten arabera sailetan banatzea.

Beldurra ematen ziguten gauzak egitera behartzen gintuen, eta hartara sailkatze bat sortzen zen gure artean ere, zailduenen hierarkia. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 200. orr.

Hautemateko beste sailkatze bat eta deskribatzeko hiztegi ia guztiz berria. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 194. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sailkatze-zeremonia hastera doa. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 107. orr.

Xenpelarren aurrera doaz biltze- eta sailkatze-lanak. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 112. orr.

Sailkatze estropada gauza bat da eta Kontxako Bandera bestea. Berria - Kirola   2004-09-05

Komunikazioaren subjektu-hartzaile berria lortzeko, guztiz beharrezkoa da sintesi-ahalmena edukitzea, nork bere sailkatze-irizpide propioak ezartzea, hain zuzen. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus