Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oroit1 (orobat orroit )
1 oroit izan da ad oroitu. ik oroi 3.

Ene latinezko lan bat agertu zen, 1925ean ontsa oroit baldin banaiz, aita Lazaristek Italiako Piacenza hirian duten "Divus Thomas" aldizkarian. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 93. orr.

Amak, oroit naiz arras xuxen, erakutsiak zizkidan Erromako Bidearen izarrak. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 16. orr.

Oroit naiz gaur balitz bezala: loriatzen nintzen haren sintaxiaren aztertzen. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 51. orr.

Kanbon gelditu, herriko etxetik bi urratsetan den bide junta batean, ez naiz oroit zer, baina zerbait behar nuela erosi. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 44. orr.

Oroit nintzen zein genuen denen arteko dohatuena: Hazpandarra. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 82. orr.

Ordea, ez da oroit zein den. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 126. orr.

Nor ez da oroit zenbait zuen hor eginik Izetak. Herria   2001-10-25

Oroit naiz nola herriko eskolan abiatu nintzen 1935ean, zazpi urte berantago jalgitzeko, 1942an. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 204. orr.

Oroit niz nolako gogoetak nintuen herioa hurbiltzen ari zitzautalarik. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 140. orr.

Ez zen gehiago ongi oroit aldakuntza noiz gertatu zen, eta haurrak noiz utzi ote zuen haurtasuna gizon bizi hura bilakatzeko. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 54. orr.

Oroit naiz hango hondartza zabalean jostetan ari izanik. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 88. orr.

Ez niz oroit aita kexarazirik... Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 95. orr.

Ez bainaiz oroit horrelakorik behin ere entzunik Espainian, espainol batenganik. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 218. orr.

2 (esaldi konpletiboekin)

Hogei urte iragan dira eta oroit naiz erran niola Emile Larre-ri artikulu bat eginen nuela astero eta orduan sortu zen "Telebixta leihotik". Herria   2001-08-02

Oroit naiz asteazkena zela eta gaitzeko eguzki eztia. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 87. orr.

Ez zen oroit hertsi zuela. Itxaro Borda   «Hiruko» - 55. orr.

Oroit naiz halere jaun bat haur baten gana ukurtu zela, zerbaiten erraiteko, eta haurrak ukabila erakutsi zigula. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 38. orr.

Etxe hortaz oroit nauk! Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 112. orr.

3 (osagaia –z atzikiarekin)

Lugo hiriaz ere oroit naiz, plaza ederraz bereziki. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 211. orr.

Eta gauza hauek ikustean Otañoz oroit naiz, estudiante tunanteei kantuak ateratzen zizkion Otañoz. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 145. orr.

-Bixtan da oroit naizela Mattinez. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 150. orr.

-Urte hartako Erramu igandeaz oroit niz. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 59. orr.

Oroit naiz apezpikuaren oharraz: [...]. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 17. orr.

Nire oroimenetik kanpo aurkitzen bazaitut ez naiz zutaz oroit; eta nola zu aurkitu gogoratzen ez bazaitut? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 249. orr.

Zeremoniaren gainerateko harat hunatez ez naiz hain zuzen oroit. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 36. orr.

· 4 du ad

Ahantzi nahi duenak oroit du, dio esaera zaharrak. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 21. orr.

Oroit dut Baiona jo genuen biharamunean gizonezko sabelandi bat azaldu zela amaren etxean. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 45. orr.

Baina oroit dut, gaur gertatu izan balitz bezala oroitu ere, mingain puntaraino etorri zitzaidala zuzendariari galdetzea ea ezagutzen ote zuen marmelada egiteko errezetarik. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 161. orr.

Oroit dut, bereziki, nola ipini nuen Radio Clásica gau batean, eta une hartan Maria Callas ari zela Belliniren Normako aria bat kantatzen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 200. orr.

5 (bestelakoak, izen gisa)

Orduan doi doia ene beharri ohargagera helduak eta gaur ene oroit arinean dabiltzanak: 68ko maiatza, Pragaren okupazioa Errusoek, Nasser eta De Gaullen heriotzak, eta Burgos. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 17. orr.

Gainera, lehen oroit-ahaleginean, ez zitzaidan pertsonaia zoriontsu bat bakarra ere bururatu. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 216. orr.

Ia savant guztiek dituzte oroit-ahalmen miragarriak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 193. orr.

Ortzegunean, urtarrilaren 27-an, hain zuzen 60 urteren buruan Europako agintari nagusiak, oroit-bilkura batean. Herria   2005-02-03

Joanden uztailaren 14eko beilaren oroit-zinta grabatua izan da. Herria   2002-11-07

6 oroitean adlag oroitzapenean.

Bertze aunitzetan bezala, urketaria azaldu da nire oroitean. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 180. orr.

Jartzen ginen aulkiren batean, itsasontziak ikusten genituen, eta guri eleka entzuten genuen ama, ene oroitean iduri bat baino ez den emazteki noble eta saindua. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 47. orr.

Zerbitzu horrek gaitu eguneroko bizian erakustoki guziz aberats horren jabeak garela oroitean atxikitzen. Herria   2003-06-05

Eta gutarik batzuen oroitean, XX. mende hondarrean ezin ditugu ahantz Irisarriko eliza dorrea berregin zuen Lukuze Kattileneko seme Aguerre jaun erretora eta aita Gaxitegirekin "Laborantzako liburu" berria utzi ziguna. Herria   2005-07-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus