Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sentiera 1 iz sentimena; sentipena. ik sentikera.

Nire sentiera guztiek, nire gurariek, nire joranek, jomuga aurkitua zuten noizbait ere! Portretak ere margotu zituen, nahiz eta jakin ezin zuela eredutik zuzenean lan egin, baizik eta zuri-beltzeko argazkietatik, eta, betiere, ereduetako bakoitzaz zuen ezagueraz eta sentieraz baliatuz. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 60. orr.

Bestelako izaera bihurtzen da orduan itsuarena, izateko beste modu bat, bere sentiberatasun, koherentzia eta sentierarekin. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 148. orr.

Behar bada, izaera, sentiera, honegatik, pentsamentu hutserako nere joera gero eta nabarmenagoa. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 339. orr.

Portretak ere margotu zituen, nahiz eta jakin ezin zuela eredutik zuzenean lan egin, baizik eta zuri-beltzeko argazkietatik, eta, betiere, ereduetako bakoitzaz zuen ezagueraz eta sentieraz baliatuz. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 36. orr.

Aleunka gizalditan umotutako sentiera, hitz batean fosildurik. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 40. orr.

Munduko erlijioek ez diete atxikimendurako arrazoi berberak ematen beren jarraitzaileei; hori, erlijioek gizakien pentsaerarekin eta sentierarekin bat etortzeko moduaren araberako da hein handi batean. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 141. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Jokaera, sentiera eta biziera alternatiboak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 438. orr.

Neolitikoan gauzatu eta finkatu zela euskaldunaren sentiera estetikoa. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 36. orr.

Industrializazio basatiaren aurreko jarrera prekapitalista bat, naturarekiko sentiera protoekologista. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 41. orr.

Ez hil nahi izateak, sentiera zaharkitu ahul baten aztarna erakusten du. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 343. orr.

Dena den, izan zaitezte denok gogo eta sentiera bateko, elkarren senide on, errukior eta apal. Elizen arteko biblia   1 P 3,8

Bete nazazue pozez, denok iritzi eta sentiera bereko izanez, elkar maitatuz eta ongi hartuz. Elizen arteko biblia   Flp 2,2

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus