Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mehats2 (orobat mehatx) 1 izond ipar mehea.

Gizon mehatsa zen; sudurra aski krakoa zuen eta kokotsa luzea. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 87. orr.

Badu taldeak bere "leadera": mutil mehats, handi, irri-eginarazlea, begitartea beti serios haatik. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 142. orr.

Zintzur zolatik arkuma mehatx eta ahul bat ateratzen zaio. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 17. orr.

Zuhaitz mehats biluziak dauzkat bidelagun gisa. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 197. orr.

Zerua zilarrezko oihal mehatx eta arin bat, zilarrezko zeta, gain hartan hedatua. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 15. orr.

2 irud/hed

Aipatzen eta esplikatzen duen edertasunak desaragitzen bezala dio gizonari aurpegia, bere begitarte mehats mistikoa. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 126. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus