Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mehatu (Hiztegi Batuak mehetu hobesten du), meha, mehatzen da/du ad mehetu.

Apetitua galdu eta mehatu baitzen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 171. orr.

Hegazkinetik jalgi delarik, mehatua, argaldua (berak aitortu du 12 kilo galdi zituela) berehala agertu du bere irriñoa. Herria   2005-06-23

Mehatuta ere, pisu izugarria zuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 374. orr.

Hendaiako ondartzaren eskualde bat mehatzen ari da, uhainek legarra harrotuaren bortxaz. Herria   2003-07-03

Hori ez da ardien onetan: batzuk eztulka, mainguka, besteak mehatzen, esnea galtzen. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 78. orr.

Jargian erdi irekirik Femmes Actuelles ikus nezakeen, mehatzeko bost erregimen proposatzen zituela. Itxaro Borda   «%100 basque» - 92. orr.

Lurra berotzearekin, Ipar-Burutik hurbilxko diren hormagune batzu ttipituko dira, urtuko baitira, jadanik lekuka mehatuak eta kraskatuak dira, urtzen hasiak beraz. Herria   2003-11-13

Gilen gure artetik lekutuz geroztik hasi zen soka mehatzen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 213. orr.

· Lerro labur bat lehenbizi, eta gero bigarrena, luzexeagoa, kreditu-txartelaren laguntzaz luze-mehatuak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus