Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

peza 1 iz pieza, atala.

Xake lauki handi batzuk marraztuta daude parkearen zoruan eta jende ugari biltzen da plastikozko peza handiekin jokatzera. Berria - Kultura   2004-08-29

Peza bakoitzaren balioa, peza hori taulan jarria dagoen tokiaren araberakoa da. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 120. orr.

Hiru lagunek zenbait egun eman dituzte pezaz peza eta erresortaz erresorta desmuntatzeko tresna haundi hori, bai eta bizpahiru kamiuntaratan kargatu ere bideko. Herria   2002-09-19

Gisa hortan, Lurraren azal peza batzu elgarretarik urruntzen ari: [...]. Herria   2005-10-20

Elizetako ezkilak peza osoz eginak dira. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 40. orr.

Zortzi edo hamar soseko peza paga-araziz. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 214. orr.

Beretta 38 A metrailadore baten herskailua (Emilio partisanoa zèn eta haranetan atzera eta aurrera peza aldagarriak banatzen zebilen garaikoa). Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 250. orr.

2 zatia.

Hezurrari xingar peza politak kentzen zizkion oraino! Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 15. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ordu arte ibili gabe zegoen lur peza hura. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 205. orr.

Laster sorterriko soro peza batean gure amodiozko habia eraikiko dinagu. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 36. orr.

60 metra zabaleko ezponda peza. Herria   2004-01-22

Baziren burdin peza batzu pisu handikoak, hiru tona eta erdiren heinekoak! Herria   2005-09-01

Xinatarrek, beren arbasoen izenak, zur peza batzuen gainean izkiriatzen dituzte, eta gero, zur peza horiek aldare baten gainean emaiten, hobeki ohoratzeko gisan. Herria   2004-04-08

Huna nun kausitzen dituen bi oihal peza hedatuak eta hauen azpian kartoin batzuetan kokatua, gizon bat etzanik. Herria   2004-12-30

Harri peza haundiz egina izan den dorrea 1420 metro goratasun dituen gune batean dago. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 108. orr.

Gure herriko laminek beren sukaldea zeukatela Borddeleneko harroka peza haundi baten pean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 164. orr.

Ez da ahantzi behar haatik petrolaki peza batzu badirela oraino itsasoan, gure kostaldetik urrun badira ere. Herria   2003-03-27

Hamar kanoi pezako txalupa zahar bat erosirik, pirateriari zihoakion guztiaz hornitu zuen, hala nola ganibetak. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 153. orr.

Ardiki peza erraldoia naka-naka irensteari ekin nion, deus ez bailitzan. Itxaro Borda   «%100 basque» - 56. orr.

Zortea alde zutenek, halabeharraren bestelako baiezpenik gabe, zilarrezko diru-pezak jasotzen zituzten. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 48. orr.

Han, eraztun, diru peza gaitz eta errubien artean, Heraklitoren eskuizkribua zetzan. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diru peza (5); hektarako lur peza (3); lur peza (26); lur peza bat (6); petrolaki peza (5); petrolaki peza batzu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus