Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inprimatu, inprima, inprimatzen 1 du ad paperean edo kideko gairen batean izkribu edo marrazki baten hatza utzi; paperean edo kideko gairen batean testu edo irudi baten aldakiak egin, hartarako makina edo tresnen bidez..

Eraztunetik argizarira irudia inprimatzen den moduan. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 333. orr.

Seigarren zatia, berriz, hirugarren mailako ekuazioaren ebazpenari buruzkoa izan behar zuena, ez zen sekula inprimatu. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 294. orr.

Adrian Anberesek Lizarran 1561ean inprimatua. Berria - Kultura   2004-03-09

Liburu hau Itxaropenak inprimatu du, AGaramond letra-tipoa erabiliz, 2000. urteko azaroan. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 5. orr.

Mapa horren 60.000 kopia inprimatu dituzte. Berria - Kultura   2004-07-15

1500 aletan inprimatu liburu baten bidez. Herria   2003-06-05

Enuntziatu bat berdina izan daiteke ahoskatua, txartel batean inprimatua edo magnetofono batean erreproduzitua. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 120. orr.

Urre-koloreko letretan inprimaturiko izenburuarekin. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 16. orr.

Egun batean ohar bat iritsi zen, gainean inprimaturik haize-errota bat zeukana. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 112. orr.

Txikia zen; estu-estu inprimatua. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 187. orr.

Badio beldur piska bat inprimatutako hitzari. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 44. orr.

Taldearen irudia eraman dezatela, A3 formatuan inprimatuta. Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Kartzelara bidali ninduten grebarako paperak inprimatzeagatik. kartel txukun bat edo pegatina ikusgarri bat inprimatzea. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 59. orr.

Bozka-orriak Internetik inprimatzea. Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Prentsarekin inprimatzea, gainera, sekulako lana da: orri bat aldi bakoitzean. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 320. orr.

Vietnamitaz inprimatzen genuen aldizkari hura. Iban Zaldua   «Itzalak» - 89. orr.

Inprimatzeko materialez beteta dagoen gela batean. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 100. orr.

Inprimatzeko tresneria berritzeko premian zegoen erakundea. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 139. orr.

Hizki kaxa pare bat eta 1870eko inprimatzeko makina txiki bat zeuzkan, eta denda gainean "Moldiztegia" ipini zuen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 56. orr.

Inprimagailu bakoitzak agiriak inprimatzeko era berezia duela aurkitu dute eta egilea identifikatzeko programa bat garatu dute. Berria - Gaiak   2004-10-22

Liburuak inprimatzeko berunezko karaktereak. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 100. orr.

Testu bat inprimatzean gertatu ohi den huts oro. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 58. orr.

· Goiko partearen eskuin aldera, zigilu karratu batez inprimatuta, zerbitzu militarretik libre gelditzen zela zioen Freistellung vom Wehrdienst oharra, letra gotiko urdinetan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 55. orr.

2 (ordenagailuaren inprimagailuaren bidez)

Maikak Mikelen mezua inprimatu eta, ikerketa hasi zuen. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 184. orr.

Web orrialdean agertzen zen artikulua inprimatu zuen. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 185. orr.

Artxiboa inprimatu, eta beti gainean zeraman motxilan sartu zuen.. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 61. orr.

Txostena inprimatu egin zuen, gero hobeto aztertzeko. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 156. orr.

Istant batean bidali dut mezua, eta bitartean ordenadore ondoan inprimatu berria dagoen papera ikusi dut. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 31. orr.

Inprimatu orrialdeak eta egongelara itzuli naiz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 460. orr.

Azken zirriborroa idatzi eta gero, hura inprimatu eta material horren gainean egin ukituak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 369. orr.

Iritsitako gutun batzuk Internetetik inprimatuen fotokopiak dira. Berria - Euskal Herria   2006-04-30

3 irarri.

Ordutik aurrera, ikur sakonez inprimatu zitzaion bihotzean Jaunaren nekaldiaren oroitzapena. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 426. orr.

Errege gorengo eta gupidatsuak [...] Frantziskoren gorputzean Gurutzearen ikurra inprimatu nahi izan zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 840. orr.

Ideia moralak ere ez dira buruan inprimatzen, ez badira gogoan behin eta berriro gogor sakatzen. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 78. orr.

Handik egun gutxira, Jainko biziaren behatzaz Jesus Jaunaren Zauriak inprimatu zitzaizkion Frantziskori. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 764. orr.

Ikuskariak, desagertzean, halako kartsutasun miragarri bat utzi zion bihotzean, eta hori bezain seinale miragarriak haragian inprimatuak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 823. orr.

Kristoren benetako estigmak alegia, bere gorputzean inprimaturik zeramatzala. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 175. orr.

Pertsonaia horrek edozein objekturi begia eman, eta gogoan inprimaturik geratzen zitzaion, talismana bailitzan. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 155. orr.

Tarteka, gehiago makurtzen zen xehetasunen bat arakatzeko; ikusten zuena betiko inprimaturik geratuko zitzaion garun-azalean. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 210. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Letra Gorriminaren ale inprimatu bat. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 149. orr.

Liburuaren lehendabiziko edizio inprimatua. Berria - Kultura   2004-07-02

Paperezko diru inprimatua Sung gobernuak, bai, jaulki zuen K.o. 970ean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 78. orr.

Konstrukto teoriko horrek -ahozkotasun primarioa, kultura idatzi inprimatua, ahozkotasun sekundarioa- badu bere egituran kutsu ia bibliko halako bat. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 159. orr.

Eta xingolan zenbaki inprimatu bat, nirea adibidez 64921 da. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 127. orr.

Irudi inprimatuak argia behar du ikusi ahal izateko. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 167. orr.

Irakur daitekeen paper inprimatua. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 25. orr.

Aljebrako lehen idazlan inprimatua. Liburu inprimatuen katalogo nagusia. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 279. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

paper inprimatua (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus