Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mehatxu (orobat mehatsu g.er., mehatxo g.er. eta meatxu g.er.) 1 iz

Galderetatik biraoetara egin baitzuten jauzi, biraoetatik mehatxuetara. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 267. orr.

Hiru argudio aipatu ohi dira mehatxu horren garrantzia gutxiesteko. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 181. orr.

Sukar-beltzaren mehatxua hor da. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 135. orr.

Batzuek ETAren mehatxua eta erasoak sufritzen dituzte. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 24. orr.

Zolak hiltzeko mehatxuak jaso zituen, traidoretzat hartu zuten, eta Ingalaterrara ihes egin behar izan zuen, kartzelara ez joateko. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 8. orr.

Aberatsak bere ondasunez zaindu behar bizia, ezer ez duenak mehatxuen beldurrik ez.Senipartea kentzeko mehatxua, aldika eman ohi zizkion diru-kopuruak berriro ez emateko mehatxua. Elizen arteko biblia   EsZ 13,8

Baina zuk, eta hau ez da mehatxu bat, errealitate gordina baizik, aurre egin beharko diozu hiru hilketetako nahaspilari. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 288. orr.

1970ean, munduko gizartearentzako mehatxu diren faktoreei buruzko azterketa bat egiteko agindu zuen Erromako Klubak -jakintsuen guneak-. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 18. orr.

Ez zen sekulan atsedenik eta beti oihuak eta mehatxuak entzuten zituzten gibeletik, zanpaldiak hartzen ez zituztelarik. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 122. orr.

Lekutu aitzin, beren mehatxua entzunarazi ziguten: [...]. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 136. orr.

Danimarkako erregearen mehatxuei aurre egiteko, itun bat osatu zuten (Hansako Liga). Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 24. orr.

Eta bete egin zuen bere mehatxua. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 26. orr.

Aldiz bigarren hau mehatxu bat baizik ez zen izan, ez zen gauzatua izan, ez zen beraz lehen hura. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 95. orr.

Ohi ez bezala, ez du mehatxua edo mendekua aldarrikatzen, errukia baizik. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 88. orr.

2 (izenondoekin)

Mehatxu militarrak eta presio diplomatikoa, beraz, izan ziren Europako industriaren sarreraren laguntzaileak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 52. orr.

Araba desagertzeko arriskua dago, mehatxu nuklearra etengabea baita. Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Mehatxu terroristarentzako informazio egitura. Berria - Mundua   2004-04-03

Mehatxu zuzena, besterik ez zuten merezi kabernikola haiek. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 47. orr.

Baiezko zurbila egin nien bi emakumeei, mehatxu ilun hark bihotza uzkurtuta. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 150. orr.

Mehatxu lauso haren oihartzuna euriaren hots jarraituaren baitan ito zen. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 75. orr.

Mehatxu larria helarazia baitzion: bere kontra armada otomandarra bidaliko zuela. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 108. orr.

Beste eskua bularraren kontra estuturik zeukan, izenik gabeko mehatxu boteretsu eta suntsigarriren bat ezkutatuz. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 222. orr.

Edari kiskalgarriak sabelean utzitako epelaren ordez, goragalearen mehatxu garratza sentitzen nuen. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 82. orr.

Asteroideak mehatxu naturala dira planeta osoarentzat. Berria - Gaiak   2004-05-06

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik mehatxagarri.

Mehatxu-hitz bat aski dut, itsasoa lehortu eta ibaiak basamortu bihurtzeko. Elizen arteko biblia   Is 50,2

-Beheko aldera joan dituk, Pitottiren txalet aldera -erantzun zion beltzeranak, mehatxu keinu bat eginez-. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 112. orr.

Olatuak ausart, mehatxu itxuran, gorago eta gorago altxatzen ziren lehertzerakoan. Txillardegi   «Labartzari agur» - 33. orr.

-Hori da, hori da! -esan zuen espetxezainak, halako mehatxu-doinu batez, eta alde egin zuen, ingurura begiratuz. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 36. orr.

Zuk badakizu non dagoen, eta nahitaez eman behar didazu, argi? -mehatxu puntu batekin bukatu zuen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 285. orr.

Mehatxu airea zuen, begi finko eta kolore gabeetan suturik. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 115. orr.

Pozik gabeko irribarretxo batek lagundu zion mehatxu kutsuko esaldi hari. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 107. orr.

Tentetu zen, eta mutilen aldera itzuliz, mehatxu marmarrean esan zien: [...]. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 37. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Frantzisko ez zen ikaratu, ordea: ez tortura-mehatxuengatik, ez eta heriotza-arriskuagatik ere. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 218. orr.

Bi aste horietan zehar, ACGk, berrogeita zazpi urteko igeltseroak, ulertzen ez duen hizkuntza batean egindako zenbait telefono-mehatxu jasan behar izango ditu. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 36. orr.

Zalantzaldi baten ostean, euri mehatxu eta guzti, motozikleta hartzea erabaki zuen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 264. orr.

Udako promesa lapurtu eta negu-mehatxu bat ematen digute gero opari. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 33. orr.

Faxistek deportazio mehatxu zuzenak egiten zizkieten Euzko Gudarostean borrokan ari zirenen senideei. Jokin Urain   «Errotarria» - 26. orr.

Dena den, ez zirudien gameluzaina askorik izutzen zuenik gerra-mehatxu hark Azpeitiko jesuita batek herio-mehatxuak ere izan ditu, jauntxoek eginak. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 120. orr.

Jaunaren ikasleen aurka heriotza-mehatxua zeriola. Elizen arteko biblia   Eg 9,1

5 mehatxuzko izlag ik mehatxagarri.

SSetako bospaseik eskuak jaitsi eta niganantz egin zuten, mehatxuzko jarreran. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 284. orr.

Bandera kontaezinak, harrizko arranoaren mehatxuzko keinua, lerro beltz haien doitasun izugarria... Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 136. orr.

Kotxeko gizonari ukabilaz mehatxuzko keinuak eginez. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 48. orr.

-Oraintxe bertan etxera joan, eta gordeta dauzkaan bertso ziztrin guztiekin itzuliko haiz -esan zidan ahotsa jaso gabe, mehatxuzko doinuz-. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 22. orr.

Mehatxuzko eskutitzak ziren. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 155. orr.

Elkarri mehatxuzko begiratuak egin eta behar baino gehiago eskuak estutuz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 143. orr.

Nahitaez behar zuen haserretu nire zigarroaren eta nire kapelaren angelua eta garagardo edontziari heltzeko modu mehatxuzkoa ikusita. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 186. orr.

Gizonak, begiak ezustean altxaturik, neskak luzatzen zion begirakune hozmindu, setatsu eta mehatxuzkoari erreparatu zion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 247. orr.

6 dena mehatxu adlag ipar

Dena den, AZF dena mehatxu arizan da gobernuari, gaitzeko dirualdea eskatuz, bestenaz hamar bunba leher-araziko dituela burdin-bide batzuen gainean... Eta bestetik Ipar-Korea dena mehatxu plantatua, Amerikanoak dena mehatxu ari zaizkiola eta ez duela hori onesten. Herria   2004-03-11

Jendetza gaitz baten erdian pasatzen gira, kexu eta dena mehatxu, haurrak guri ziztuka eta harrika. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 114. orr.

Duela hogeita hamar urte, ezkertiar kutsuko ebanjelioa plazaratzen baldin bazuen, orain ez buru ez buztanik duen euskal fedearen integrismo nahasia ematen digu kasik bi hilabeteetarik behin, dena mehatxu, dena urguilu, herio usaina dariola. Itxaro Borda   «Hiruko» - 98. orr.

Zonbait egun barne, bi mezu zabaldu ditu dena mehatxu Amerikanoen kontra. Herria   2003-02-20

7 mehatxu egin

Guardia zibil batek mehatxu egin zigun, fusila guri begira ipinita. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 72. orr.

Pistola batez Anari mehatxu egiten harrapatu izan banu Panizo, bi tiro joko nizkioan, eskuak batere dardararik egin gabe. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 166. orr.

Mehatxu ere egin diete: eskatu zaiena ematen ez badute, Frantziara itzularaziko dituzte. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 29. orr.

Legeak babesten nau -mehatxu egin nahi izan zion, baina uste handirik gabe. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 103. orr.

-Eta nahi ez banu? -mehatxu egin zuen, baina planta hutsa zen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 214. orr.

Arma Santua askatu eta pistolaz egin nion mehatxu SS talde isilari. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 290. orr.

Etsai bakar batek mehatxu egin, eta zuetako milaka ihesi. Elizen arteko biblia   Is 30,17

Eta orain, hain zuzen, sasoi guztietako arriskuez gain, inbasioak eta matxinadak mehatxu egiten dutenean! Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 80. orr.

-Eta nahi ez banu? -mehatxu egin zuen, baina planta hutsa zen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 214. orr.

Etxea kenduko zigutela egin zidaten mehatxu.· Beteko ditut herrialde horretan, egin nizkion mehatxu guztiak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 279. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bonba mehatxu (7); bonba mehatxu bat (4); dena mehatxu (28); egin zion mehatxu (4); egingo zuela mehatxu (6); egiten zion mehatxu (4); larderia eta mehatxu (4)

mehatxu artean (4); mehatxu berriak (5); mehatxu egin (127); mehatxu egin du (11); mehatxu egin ostean (4); mehatxu egin zien (5); mehatxu egin zion (25); mehatxu egin zioten (8); mehatxu eginda (5); mehatxu eginez (18); mehatxu egitea (8); mehatxu egiteagatik (19); mehatxu egiteko (5); mehatxu egiten (50); mehatxu eta irainak (4); mehatxu gisa (8); mehatxu handia (6); mehatxu jaso (4); mehatxu kutsua (4); mehatxu larria (6); mehatxu larriak (4); mehatxu moduan (4); mehatxu nagusia (5); mehatxu pean (6); mehatxu terrorista (13); mehatxu terroristak (12); mehatxu terroristak egitea (4); mehatxu terroristaren (4)

auzitara jotzeko mehatxua (4); egindako mehatxua (9); egiteko mehatxua (5); eramateko mehatxua (6); erasotzeko mehatxua (4); etaren mehatxua (5); heriotza mehatxua (4); hiltzeko mehatxua (26); hiltzeko mehatxua egin (18); hiltzeko mehatxua egiteagatik (4); jartzeko mehatxua (9); jartzeko mehatxua egin (6); jotzeko mehatxua (5); kaleratzeko mehatxua (4); kaleratzeko mehatxua egin (4); mehatxua bete (5); mehatxua bota (7); mehatxua egin (101); mehatxua egin du (14); mehatxua egin zion (9); mehatxua egin zuen (16); mehatxua egiteagatik (6); mehatxua egiten (17); mehatxua egiten zuen (5); mehatxua izan (4); mehatxua zela (6); sartzeko mehatxua (4); suntsitzeko mehatxua (4); uzteko mehatxua (5); uzteko mehatxua egin (4); xantaia eta mehatxua (5)

aurkako mehatxuak (9); egindako mehatxuak (9); eraso eta mehatxuak (6); erasoak eta mehatxuak (6); heriotz mehatxuak (4); heriotza mehatxuak (17); heriotza mehatxuak jaso (8); hiltzeko mehatxuak (6); irain eta mehatxuak (4); irainak eta mehatxuak (11); mehatxuak egin (14); mehatxuak egitea (6); mehatxuak egiteagatik (6); mehatxuak egiten (10); mehatxuak eta erasoak (6); mehatxuak eta irainak (11); mehatxuak eta presioak (5); mehatxuak jasan (11); mehatxuak jaso (26); mehatxuak jaso zituen (7); mehatxuak jasotzen (5); mehatxuak mehatxu (4); mehatxuak salatu (14); mehatxuak salatu zituen (6)

mehatxuaren aurrean (7); mehatxuaren berri (4)

al kaedaren mehatxuari (4); mehatxuari aurre egiteko (5)

mehatxuei aurre egiteko (4)

mehatxuen aurrean (8); mehatxuen ondorioz (8)

mehatxupean bizi (16); mehatxupean daudela (5); mehatxupean izan (4); mehatxupean jarri (4); mehatxupean zeuden (4); zigorraren mehatxupean (4)

mehatxurik gabe (14); mehatxurik gabeko (5)

mehatxutzat jo (6)

mehatxuzko keinuak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus