Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

odoltsu (orobat odolsu g.er.) 1 izond odolez betea, odolez zikindua.

Inolako nardarik gabe miazkatzen zituen sufritzen zutenen zauri odoltsuak. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 42. orr.

Nire ondoan, lurrean, sei gauzatxo odoltsu ari ziren mugitzen. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 78. orr.

Niloko ur odoltsuak. Elizen arteko biblia   Jkd 11,6 tit

Moritz Cafe-an atera zizkidaten txuleta odoltsua eta entsalada benetan ederrak ziren. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 272. orr.

Arrain haien begi bizien eta zakatz oraindik odoltsuen erdian, arraia handi bat ageri zen, gorrikara, orban ilunez pintarratua. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 173. orr.

Pulpa odoltsu bat eginda utziko zutela. Jon Alonso   «Euskal karma» - 40. orr.

· Odoltsu zeuzkan begiak, ufaka sudur-mintzak, dardarka ezpainak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 47. orr.

2 irud/hed

Inoiz ez ninduen oporrik utzi, ezta emetasunaren zor odoltsua kitatu behar zuen egunetan ere. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 224. orr.

-Morboa atsegin zaigun, Lisa, komunikabideetan nagusi ditun berri odoltsuak, irentsi egiten ditinagu. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 160. orr.

Ez dute ordea alderdi makabroa galduko, xehetasun odoltsu higuingarrienak ere argi deskribaturik agertzen baitira. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 14. orr.

Poesia hitz-labur bezain odoltsuak idazten nituen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 203. orr.

Hizkuntza, frantsesa noski; bandera, zuri-gorri-urdina, eta ereserkia, Marsellesa odoltsua. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 55. orr.

Bestaldean kolore odoltsuko oholak zurezko dorreak eraikiz antolatuak. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 17. orr.

Courage, iritsiko duk gure eguna, iritsiko duk gure egun odoltsu. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 65. orr.

Bortxatzeko gogo odoltsu leun batek hartu nau atzetik, geldiro, belarrien atzetik. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 172. orr.

IRA Probisionalak eta Ofizialak su-etena eman zuten 1972an, Bloody Sunday-n (Igande Odoltsua) britainiarrek eragindako sarraskiaren ondoren herritarren babesa izugarri handitu eta gero. Berria - Harian   2005-07-29

3 odola dakarrena, odol-isurlea.

Bi gerra odoltsu, mingarri, eta... alferrik galduak gainera. Txillardegi   «Putzu» - 301. orr.

Nola erantzun behar zaio ekintza odoltsu honi? Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 158. orr.

Bezperako atentatu odoltsuaren argazkia. Itxaro Borda   «%100 basque» - 182. orr.

Bonba zartatze odoltsuak egin dituzte tokikoek Koweitean. Herria   2003-04-03

Erlijioen arteko gurutzada odoltsuen eta gerla itsusien historia. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 49. orr.

Iraultza odoltsua amaitu zelarik, kemena ondoko hauteskunde borroketara bideratu zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 195. orr.

Doneztebeko arkabuzkada ez zen izan sail luze eta odoltsu baten hastapena baizik. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 50. orr.

Araba mairu eta kristauen arteko borroka-leku odoltsua zen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 146. orr.

Araba mairu eta kristauen arteko borroka-leku odoltsua zen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 146. orr.

4 (pertsonez eta kidekoez)

Mary erregina katolikozalea -Bloody Mary, Maria Odoltsua- igo zen errege-jarlekura. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 52. orr.

Francisco Franco diktadore odoltsua. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 120. orr.

Bilau odoltsu, lizuna! Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 107. orr.

Ez dut hemen bakarrik geratu nahi, Baroi Odoltsua bi aldiz igaro da dagoeneko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 143. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus