Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inprobisatu, inprobisa, inprobisatzen 1 du ad bat-batean egin, bat-batean aritu.

Gai zen, ordea, musika-pieza landuak gogoratzeko eta ikasteko; eta are zuzendari aritzeko, interpretatzeko edota organoan inprobisatzeko. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 79. orr.

Sei urte zituela, bere kasa inprobisatzen hasi zen Tom. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 190. orr.

Bertsolariak bertsoak sortzen ditu, inprobisatu egiten du. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 65. orr.

Esperantza baino gehiago, erronka zen Dorrean hitzetik hortzera inprobisatu zuen abestia. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 245. orr.

Jon Sarasuak inprobisaturiko bertsoa da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 212. orr.

Bertsolariaren gaitasun erretorikoak segundo gutxi batzuetan sortzen du, bat-batean inprobisatuz, ahozko diskurtso egituratu bat. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 231. orr.

Edozeri buruz inprobisatzen. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 57. orr.

Bat-batekotasunak baditu -izan behar ditu- bere trikimailuak eta saxofoiak edo gitarrak inprobisatu behar duena -inprobisatu lezakeena- behin eta berriro errepikatzen aritzen da musikaria. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 45. orr.

Jakina, horrelako saio batean ez da ezer inprobisatzen, ondo pentsatuta egongo da dena aldez aurretik. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 63. orr.

Askotan eszenak inprobisatu behar ditugu margolan batetik abiatuta. Berria - Kultura   2006-02-05

Aretoko izkina batean bi mahairekin inprobisaturik zeukaten tabernara eraman nuen. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 32. orr.

Hamaiketakoa biltzeko zilarrezko paperarekin inprobisaturiko pilota. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 160. orr.

Jokalariak sortu egin behar duela zelaian, une-uneko jokaldia inprobisatu. Berria - Kirola   2004-12-23

2 (era burutua izenondo gisa)

Bakarka jotzen den jazz-saio inprobisatu baten gisan. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 175. orr.

Talde dantza inprobisatu bat gero. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 69. orr.

inprobisatua zelako itxurak eginez. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 98. orr.

Ahozko erretorika inprobisatuak, idatzizkoarekin bat dituen baliabide testualez gainera, egoeraren araberako baliabideak ere baditu. hautaturiko bukaerak baldintzatzen du bertsoaren atal inprobisatua, eta ez soil-soilik errima kontuetan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 204. orr.

Dezima eta Bertso Inprobisatuaren Iberoamerikako IV. Jaialdi-Jardunaldietan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 65. orr.

Azterturiko bertso ia guztiak dira bertso ez inprobisatuak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 202. orr.

Zuzeneko emanaldi inprobisatuak egingo dituzte. Berria - Kultura   2004-02-18

Lagunarteko hizketaldietatik eta antzeko egoera inprobisatuetatik sortzen dira ideiak. Berria - Kultura   2006-03-26

Amak sukaldean lo egiten zuen, kamaina inprobisatu batean. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 21. orr.

Malgobernu bufoikara eta inprobisatu bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 174. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus