Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pianista 1 iz piano-jotzailea.

Liszt bere garaiko pianistarik handien eta ezagunena ez ezik, andre zalerik handiena ere izan zen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 325. orr.

Neure iloba Liz Chase eraman nuen neurekin, musika-irakasle eta oso belarri oneko pianista, inprobisazioan, analisian eta teorian trebatua. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 232. orr.

Pianista fina zen gizona, eta itsasoan barrena ibili izan zen gaztetan Alfonso XIII transatlantikoan orkestra-zuzendari. Josu Landa   «Odolbildua» - 74. orr.

"Ez al da hori Joe Costello, Marcel Martinen pianista?" galdetu zuen ozenki. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 231. orr.

Kafetegiko pianistarekin eta biolinistarekin. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 51. orr.

Arantza Ezenarro sopranoaren eta Borja Rubiños pianistaren kontzertua, berriz, Maria Cristinako Excelsior aretoan izango da. Berria - Kultura   2004-06-04

2 (hitz elkartuetan)

Pianista lanak egin du ospetsu Kocsis. · Ronnie Lynn Patterson amerikano jazz pianista, eta ere Wu Zheng xinatar dantzaria. Berria - Kultura   2004-02-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marcel martinen pianista (5); pianista ariko dira (3); pianista bikaina (3); pianista ezaguna (3); pianista izan (5); pianista kubatarrak (4); pianista ohiak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus