Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sentimental 1 izond sentimendu samurrek hunkitzen dutena; sentimendu samurrak adierazten dituena.

Ohartu zara zientifiko batzuk sentimentalak direla? Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 122. orr.

Benito Lertxundi kantariak sentimentalak ginela esaten zigun, gazte sentimentalak. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 17. orr.

Sentimental hutsa naiz, badakit. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 211. orr.

Badakizu ez naizela bereziki sentimentala, ezta bereziki kartsua ere. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 120. orr.

Isekari eta alai zena, triste eta sentimental bihurtu zen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 303. orr.

Hain sentimentalak jartzen dira elkarrekin daudenean. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 40. orr.

Hiriburuan galtzaile sentimental eta gautxoriak biltzen diren lekuen ibilbidea egiten. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 133. orr.

2 (adizlagun gisa)

Aurreko hitzekin sentimental jartzeko bidera lerratu banaiz, Inazio Mujika Iraola honezkero idazle ez hain gazteak nik bidali nion eskakizunari erantzun diolako da. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 269. orr.

Mikelek lepoa igurtzi zion leunkiro, pertsonak sentimental edo triste jartzen zirenean egiten zekien bakarra. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 23. orr.

Mikelek ezagutu izan zuen behin edo behin halako egoera batean, eta beldur zen sentimentalegi jarriko ote zen. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 175. orr.

O. irakaslea azaldu zen [...] nire maisu estimatua izana; baina baita zeharo sentimental azaldu ere, negar eta negar, besterik ez baitzuen egiten, nahiz eta, berez, bera matematikaria izan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 20. orr.

3 sentimenduei, batez ere sentimendu samurrei, eta bereziki maitasunezkoei, dagokiena.

Maitagarrien zitzaizkidan pertsonen izenekin osatzen nituen zerrendek ere -nire zerrenda sentimentalek- ez zuten besterik erakusten. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 64. orr.

Abentura politiko zein sentimentalei hitz arranditsuz ekiten zien. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 46. orr.

Nire bizitza sentimental ordurako nahiko egonkorraren kontrairudi moduan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 74. orr.

Garai hartan, lau toki sinboliko ezberdinetan bizi nintzenez, erro sentimentalik gabekoa nintzatekeen, nehork ez ninduen espreski maitatzen eta desertu horretan nirauen, nomada, aire kutsatua usnatzen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 61. orr.

Oso hitzaldi hanpatu eta puztua, ukitu sentimental batzuekin. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 27. orr.

Balio sentimentala beste deusik ez zuten pitxiak, koadroak, ontziteriak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 29. orr.

Maitasuna gorroto bihurtzen denean bezala, kontsultorio sentimentalen estiloan esateko. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 446. orr.

Ez nuke nahi erruki sentimental batek nire babes-ahalmenak ahultzea. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 70. orr.

Mugarri bat izan zen nire heziketa sentimentalean eta heziketa literarioan. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 343. orr.

Nire azken urteotako frakaso sentimentalen zerrendatxoa. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 16. orr.

Amaren txantaje sentimentalaren aurrean ahul agertzeko beldurrez. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 29. orr.

Ez dira ergelkeria sentimentalak, istorio honetan aitaren historiaren zati bat baitago. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 308. orr.

Gure betetasun sentimentalaren fruitu eder zirudiena usteldu egin dela ikustea. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 48. orr.

Egun argitsua da gaurkoa, eta egun argitan ikusi nahi dut nire txikitako paisaia sentimentala. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 163. orr.

Goroldio sentimentalik itsatsi ez zaion hitz soil batek sor lezakeen oharkabetasun beraz [...] entzun nituen Daneli buruzko aipamenak ere. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 134. orr.

Gau mineko solaskidearen aurpegiaz ontsa gogoratzen nintzen: argizeituak amultsutasuna oparitzen zion eta bihotza arintzearren, prest nintzen naski, bertan debalde bezain arriskurik gabeko, dena ere on, transfer sentimental baten bideratzeko. Itxaro Borda   «%100 basque» - 178. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus