Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ideologo iz ideologia bat sortzen duen pertsona; ideologia baten alde teorikoaz aritzen den pertsona.

Inkisizioaren azken ideologoa. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 118. orr.

ETAren «ideologo nagusia» izan zela. Berria - Euskal Herria   2006-04-11

Al Kaedako ideologotzat jotzen dute Al Zauahri. Berria - Mundua   2004-03-19

Hamasen ideologo gehienak ez dira palestinarrak. Berria - Mundua   2004-11-09

Jean-Jacques Rousseau da burges pedagogiaren ideologoa. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 12. orr.

Athenaiko demokrazia erradikalarentzat heroi eta ideologo handia izan zen Periklesek [...] oinarri sofistiko nabarmenak erakusten ditu bere pentsaeran.. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 39. orr.

Ideologoek horrelako jendeak maite eta militante suhar deitzen dituzte. Itxaro Borda   «Hiruko» - 130. orr.

Athenaiko demokrazia erradikalarentzat heroi eta ideologo handia izan zen Periklesek. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 39. orr.

Biktima naiz, erruduna naiz, Arestik nahi zuen Gazteria Tristeko ideologo zahartua naiz. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 132. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus