Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nahikari 1 iz nahi izatea, borondatea; zerbait lortzeko nahi sendoa. ik nahi; desira; pretentsio; nahikeria 2.

Hemen, bada, Desira hitzaz gizakiaren ahalegin, bulkada, gurari eta nahikari guztiak aditzen ditut, hauek gizaki beraren egoera aldakorrarren arabera aldatzen baitira. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 351. orr.

-Horra Jainkoaren nahikaria. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 42. orr.

Oro Bere nahikariaren arabera gertatzen da eta oro da Berea. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 26. orr.

Gauaren hastapena izarrei begira eman dugu, eta nahikariren bat eskatzeko esan diot izar lokaren bat ikusi orduko. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 106. orr.

Eta oihu hori ez da nolanahikoa, nahikari da edo agindu, aldarri demokratiko, ez da festa, ez da txantxa, eta guk jakin genuen hori ulertzen. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 161. orr.

Azkenean ez duzu borondaterik, ez nahikaririk, eta ondarrean, ondarrean pazientzia heldu zaizu. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 76. orr.

Euskarari orain arte eutsi baldin badiogu gure nahi berezi horri esker eutsi diogula neurri handi batean, baina nahikari hori desegiten bada, euskara bera ere desegingo dela. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 152. orr.

Badakit bidea puskaka egin beharko dudala, baina, hasteko, Gares-Puente la Reina famatura lau egunez heltzeko nahikaria badut: ehun kilometro hurbil. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 23. orr.

Ez du iduri haatik Saddam Hussein-ek kanporat joaiteko nahikaririk baduela. Herria   2003-01-21

-Ene bihotzaren nahikaria izan da, aspaldidanik, erromesaldi hau egitea. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 348. orr.

Clinton presidentaren nahikaria dela kargua utzi aintzin Iguzki alde Hurbilean bakearen sor araztea, hori da denek dakiten gauza. Herria   2001-01-11

Geroari buruz badu, itxura ezezkor guzien gainetik, nahikari eta gar. Herria   2004-04-22

2 (izenondoekin)

Irrika sutsu, nahikari sekretu, grina ohiz kanpoko eta lazgarria. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 143. orr.

Inozoegiak gara agian, zeren gurari eta nahikari politiko hori, denok elkarrekin bakean bizitzeko beste oinarri batzuk aurkitzeko gurari hori, talde batek egiten duen bortxak zikintzen du, eta uhertu. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 195. orr.

Aingerua bere nahikari gaiztoz aingeru on izatetik deabru bihurtu bazen, nondik zuen hark ere deabru bihur zedin nahikari gaizto hori, egilerik hoberenak egindako aingerua izanik oso-osorik? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 222. orr.

Xutik bizi izan da eta bururaino xutik egoitea izan du nahikari lehena. Herria   2005-11-10

Horixe da nire nahikaririk indartsuena, eta krimen hori burutu arte ez dut bakerik izango. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 141. orr.

Hala ere, nahikari azkar batek bultzaturik, Belzuntze batasuneko partaideek beti ardietsi dute Antzuolarren ongi errezebitzea. Herria   2004-11-11

3 (hitz elkartuetan)

Benetako abizenak gogoan, deitura berriak sortzen dira asmo parodiko batek edo gardentasun nahikari batek bultzatuta. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 189. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere nahikaria (3); egiteko nahikaria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus