Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orokorki adlag era orokorrean. ik jeneral2 2.

-Oroitzapen onak dituzu, orokorki, zure haur denboraz? Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 168. orr.

Badira salbuespenak, baina, orokorki, egunkari batean argazki bat hartzen delarik, kalkulatu gabe, gizonezkoz osatua izango da. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 327. orr.

Pizzeriak, orokorki, gustukoak nituen: grazia berezia bazuten. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 132. orr.

Orduan entzun zuen Lapurdiren eta orokorki euskaldunen eskubideen sutsuki defenditzen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 105. orr.

Inbertsioak orokorki hartuz gero, datu makroekonomikoek azaltzen dute lehengo urtera arte jaitsi egin zirela. Berria - Ekonomia   2004-02-11

López-Morillas-en zati bat osorik aldatuko dut, orokorki pentsamendu krausistaren laburbildumatxo gisa balio baitezake: [...]. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 59. orr.

Sinestea orokorki egiak direla Erromako Eliza Katoliko Ama Sainduak sinesten dituen guztiak, bai eta ere espreski [...] fedezko artikuluak, bederen Elizak berak goraipatzen dituenak, teologo guztiek onartzen duten bezala. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 65. orr.

Elizaren buru bezala segurki, bainan orokorkiago nolazpait bakearen mezulari. Herria   2005-04-14

Bere kolore berezia ekarriko dü Nafarroa Beherak, eta orokorkiago iparralde güziak, hegoaldeari eman zeiona gogoan, bien arteko lokarri ezin etena. Herria   2005-08-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orokorki baliogarria (3); orokorki hitz egitea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus