Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sentitu (orobat sentidu g.er), senti(tu), sentitzen 1 du ad zerbaiten sentipena izan.

Freskotasuna sentitu nuen, iturri batena zirudien ur hotsa entzun nuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 67. orr.

Orduan negu gorriko izotza sentitu nuen berriro. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 20. orr.

Guztiz kontzentraturik nengoela, esku bat sentitu nuen bizkarrean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 69. orr.

Izaren igurtzia sentitu nuen titiburuetan, eta orduan eta gehiago asaldatu nintzen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 16. orr.

Hamabigarren tronkoan itomena sentitu zuela, eta hortik aurrera ez zela ezertaz gogoratzen. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 253. orr.

Egiaz diotsuet, ez dudala suaren berorik, ez haragian minik sentitu. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 384. orr.

Gauerdia jo zuen; zirrara sentitu zuen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 283. orr.

Beraz, ez nuen zalantzaren zirrararik sentitu, eta ezta gelatik atera beharrik ere. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 172. orr.

Ikasturtea amaitu eta agur esatean, sekulako emozioa sentitu genuen, eta biak egon ginen negarrez. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 19. orr.

Hura guztia norbaiti adierazteko gogoa sentitu zuen, bere buruan argiago ikusteko batez ere. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 33. orr.

Andreak frantsesez hitz egiteko premia sentitzen omen du batzuetan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 158. orr.

Egun batez, berak tratabiderako uzten zidan zirrikitua handitu egin zela sentitu nuen, eta "zer moduz, Virginia?", esan nion, bere izena ebakiz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 144. orr.

Hala sentitzen dut nik behintzat. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 192. orr.

Horretan, han zegoela sentitu nuen, eta pozak, poz ero batek, hartu ninduen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 336. orr.

Une batetik bestera, urrun egondako gauzak hurbil sentitu nituen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 166. orr.

-Ez al duzu inoiz sentitu, Fermin, izarrek zerbait esan nahi digutela baina guk entzun ezin, eta ezintasun horrek are gehiago larritzen gaituela? Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 362. orr.

Hori fisikoki sentitu dut. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 212. orr.

Estepa-otso sentitu izan duzu, maiz, zeure burua... Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 104. orr.

Xurgatua sentitu zuen Perrettek bere burua; garrasi egin zuen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 27. orr.

2 (da aditz gisa)

Luigik eskua estutu zidan berriro berotasun handiz; ni, ordea, oso gaizki sentitu nintzen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 39. orr.

Ni errugabe sentitzen ninduan, noski: arau guztiak zorrotz bete nitian beti, ez nioan inolako aitzakiarik onartu neure buruari. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 273. orr.

Bat-batean txikia sentitu nintzen, barregarria. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 287. orr.

Ondoezik sentitu nintzen, ez dakit zergatik ia beldurra izan nuen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 29. orr.

Indarberritua sentitzen nintzen, gauza handiak egiteko gai. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 18. orr.

-Triste sentitzen naiz -esan zuen. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 35. orr.

Dohatsu sentitzen naiz -erantzun zuen behin. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 62. orr.

Taldean integratua sentitu izan zara betidanik? Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 26. orr.

Seguruago sentitu naiz: [...]. Txillardegi   «Putzu» - 322. orr.

Ahalmenik gabe sentitu nintzen, antzu. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 278. orr.

Zirrararen zirraraz, zinez maitemindua sentitu zen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 68. orr.

1220an erabaki larri bat hartzera behartua sentitu zen Frantzisko: Ordenako agintea besteen esku uztera, alegia. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 30. orr.

Gizon guztiak altxor ukigabe eta isilpeko baten jabe sentitu ziren. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 62. orr.

Ez naiz emakume izateaz harro sentitu izan. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 174. orr.

Sarkin bat sentitzen naiz -esan zuen-. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 184. orr.

3 entzun-edo.

Presaka Pantxok eta Sebastianek, txorien kantak sentitu eta kosta egiten zitzaielako haien bila joan gabe etsi. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 92. orr.

Haiek ez zituzten tiroak entzun, gizonak erortzerakoan ateratako soinua sentitu, odola ikusi. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 75. orr.

Amonaren ahotsa sentitu genuen gelako leiho irekitik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 167. orr.

Iruainera iristean, goiko bizitzako gela batean sentitu nuen osaba Juan, altzariren bat arrastaka mugitzen, iruditu zitzaidanez. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 83. orr.

Ez dituzu nire pausoak sentitu eskaileretan behera? Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 207. orr.

Kolpeak sentitzen nituen, min egiten zidaten, sendoa banintzen ere. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 167. orr.

Laster, ama sentitu nuen atea zabaldu eta egun onak ematen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 92. orr.

Ate hotsa sentitu zuen tabernaren beste muturrean, eta burua jiratu zuen. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 93. orr.

Une hartan atea sentitu genuen eta Annette sartu zen alaitasun iskanbilatsuz. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 143. orr.

Musika gora etortzen sentitu zuen Dylanek. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 144. orr.

Zigilu bila hasita nengoela, sarraila-hotsa sentitu nuen. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 34. orr.

4 damu izan, atsekabe hartu.

-Sentitzen dut -esan nuen. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 148. orr.

Benetan sentitzen dut. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 232. orr.

Biziki sentitzen dut. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 197. orr.

Sentitzen dut, baina bizitzak sekulako bueltak ematen ditu. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 55. orr.

Ralph, sentitzen dut, baina etorri naizenerako bisita-ordua pasea zen. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 142. orr.

-Sentitzen dut, barazki estimagarri horiek, baina, inori meriturik kendu gabe, neure egiten dut adiskidetasunaren gorengo ordezkari izatearen ohorea. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 144. orr.

Sentitzen zuen artistengatik, nola ez. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 217. orr.

Sentitzen diat berarengatik. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 43. orr.

Sentitzen dut neure kromosomengatik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 176. orr.

5 sentitzeke adlag sentitu gabe.

Han zegoen burua hesi gainetik begira, ni airez aire eta batere oinazerik sentitzeke bera. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 106. orr.

Handik aurrera hala-hola jarraitu zuen harremanetan, baina jadanik Maddalenenganako ezer berezirik sentitzeke. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 251. orr.

Anestesia lokalaren eraginpean agerian jarrita, nahiko xehetasun handiz azter dezake kirurgialariak, gaixoa erabat kontziente egonik eta minik sentitzeke. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 220. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

amorrua sentitu (9); antzeko zerbait sentitu (13); arraro sentitu (7)

bakarrik sentitu (26); barruan sentitu (6); beharra sentitu (49); beharra sentitu zuen (16); beharturik sentitu (8); behartuta sentitu (9); beldurra sentitu (17); beldurra sentitu zuen (8); berehala sentitu (10); berehala sentitu nuen (6); berezirik sentitu (10); beroa sentitu (19); beroa sentitu zuen (6); berriro sentitu (13); beti sentitu (12); bezala sentitu (79); bezala sentitu nintzen (23); bezala sentitu zuen (10); bezalaxe sentitu (12); bizia sentitu (16); bizia sentitu zuen (11)

dardara sentitu (9); deseroso sentitu (27); deseroso sentitu zen (10)

errudun sentitu (24); errudun sentitu zen (8); errukia sentitu (7); esku bat sentitu (9); eskua sentitu (9); ezer sentitu gabe (7)

gainean sentitu (8); gaizki sentitu (20); gaizki sentitu nintzen (10); gertu sentitu (8); gogo bizia sentitu (8); gogoa sentitu (20); gogoa sentitu zuen (8); goragalea sentitu (9); gustura sentitu (14)

hala sentitu (14); halakorik sentitu (7); halaxe sentitu (7); harro sentitu (23); hobeto sentitu (19); hobeto sentitu nintzen (7); horrela sentitu (7); horrelakorik sentitu (9); hotsa sentitu (10); hotza sentitu (14); hotza sentitu zuen (10); hotzikara bat sentitu (9); hotzikara sentitu (16); hurbil sentitu (10)

ikara sentitu (8); ikusi eta sentitu (9); inoiz sentitu gabeko (6); itolarria sentitu (8)

kanpo sentitu (7)

lasai sentitu (6); lasaiago sentitu (11); libre sentitu (9); lotsa sentitu (12)

mina sentitu (23); mina sentitu nuen (8)

ondo sentitu (13); ondoezik sentitu (11); ongi sentitu (7); orduan sentitu (13)

pena sentitu (11); pena sentitu zuen (6); poza sentitu (18); poza sentitu nuen (8); pozik sentitu (12); premia sentitu (14)

sentitu gabeko (11); sentitu orduko (11); sentitu ote zuen (10); sentitu zuen harryk (12); sentitu zuen norak (6); sentitu zuen orduan (11)

usaina sentitu (8)

zerbait sentitu (22); zirrara sentitu (13); zirrara sentitu zuen (9); ziztada bat sentitu (8); zoriontsu sentitu (12)

bakarrik sentitzea (6)

eroso sentitzeko (7); errudun sentitzeko (6); harro sentitzeko (6)

sentitzeko aukera (7); sentitzeko gai (11); sentitzeko gauza (9); sentitzeko modu (6)

ahul sentitzen (9); ama sentitzen (6); antzera sentitzen (7); arin sentitzen (6); arinago sentitzen (6); arraro sentitzen (10); arrotz sentitzen (16); aske sentitzen (10); asko sentitzen dut (11); askotan sentitzen (6)

bakarrik sentitzen (57); bakarrik sentitzen zen (8); barnean sentitzen (9); barruan sentitzen (19); baztertuak sentitzen (8); baztertuta sentitzen (11); beharra sentitzen (43); beharra sentitzen zuen (7); beharturik sentitzen (7); behartuta sentitzen (11); beldurra sentitzen (7); bene benetan sentitzen (6); benetan sentitzen (23); benetan sentitzen dut (13); berdin sentitzen (6); beroa sentitzen (17); berriro sentitzen (6); beti sentitzen (8); bezala sentitzen (176); bezala sentitzen naiz (29); bezala sentitzen nintzen (22); bizia sentitzen (9); biziki sentitzen (10)

desberdin sentitzen (6); deseroso sentitzen (21)

eroso sentitzen (58); eroso sentitzen naiz (6); erosoago sentitzen (18); errudun sentitzen (43); errudun sentitzen zen (7); errukia sentitzen (6); etxean bezala sentitzen (11); euskaldun sentitzen (7)

falta sentitzen (8)

gai sentitzen (17); gainean sentitzen (7); gaizki sentitzen (39); gaizki sentitzen zen (8); galdua sentitzen (8); galduta sentitzen (7); gauza bera sentitzen (10); gauza sentitzen (16); gehiago sentitzen (15); gertu sentitzen (11); gertuago sentitzen (6); gizon sentitzen (8); gogoa sentitzen (11); gorrotoa sentitzen (6); gustura sentitzen (33); gusturago sentitzen (10)

hala sentitzen (28); hala sentitzen zuen (6); halaxe sentitzen (20); harro sentitzen (32); harro sentitzen zen (7); hobeki sentitzen (13); hobendun sentitzen (6); hobeto sentitzen (45); hobeto sentitzen hasi (7); hobeto sentitzen naiz (18); horixe sentitzen (14); horregatik sentitzen (11); horrela sentitzen (14); hotza sentitzen (13); hurbil sentitzen (15); hurbilago sentitzen (13); hutsik sentitzen (9)

ikusten eta sentitzen (6); indartsu sentitzen (13); indartsuago sentitzen (8)

jota sentitzen (6)

kanpo sentitzen (7); kide sentitzen (6)

lasai sentitzen (7); lasaiago sentitzen (6); libre sentitzen (15); lotsa sentitzen (15)

mina sentitzen (22)

nekaturik sentitzen (8); nola sentitzen (47); nola sentitzen zara (7)

ondo sentitzen (37); ongi sentitzen (13); orain sentitzen (20); oso bakarrik sentitzen (7); oso eroso sentitzen (6); oso gaizki sentitzen (7); oso ondo sentitzen (6)

pena sentitzen (6); pentsatzen eta sentitzen (7); plazera sentitzen (7); poza sentitzen (13); pozik sentitzen (17); premia sentitzen (24); premia sentitzen zuen (6); presioa sentitzen (6)

seguru sentitzen (18); seguruago sentitzen (11)

sentitzen dut (471); sentitzen naiz (273); sentitzen nintzen (269); sentitzen nuen (289)

triste sentitzen (6); urrun sentitzen (13); urrunago sentitzen (7)

zer sentitzen (111); zer sentitzen zuen (13); zerbait berezia sentitzen (9); zerbait sentitzen (15); zergatik sentitzen (10); zorabioa sentitzen (6); zoriontsu sentitzen (24); zoriontsu sentitzen nintzen (6); zoritxarreko sentitzen (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus