Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orokortu, orokor(tu), orokortzen 1 du ad orokor bihurtu.

Ez dakit, zeren hemen ez da orokortzen ahal, eta kasu batzuetan balio izaten ahal duen argumentazioak huts egiten ahal baitu beste kasu batzuetan. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 71. orr.

Gerora, bi kasu partikular besterik ez zirenak arazo guztietara orokortu zirenean, [...]. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 232. orr.

Txokokeriak orokortu, hau da, herri edo ibar jakin bateko ezaugarria euskalki osora zabaldu, eta euskalki osoaren ikurtzat aurkeztu. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 62. orr.

Ezarritako egia ofizialen ifrentzua bilatzen du idazleak, nagusi den pentsamenduari, orokortu den eredu politikoari, ziurtzat ematen den egiari zalantzaren argia ematea. Berria - Kultura   2006-03-28

Euskal herritarren artean euskalduntasuna orokortzea; herritarren hizkuntz eskubideak errespetatuak izan daitezen lortzea. Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Kaleratze merkeagoa orokortuko duen lan erreforma. Berria - Ekonomia   2006-05-10

Ez dut, hala ere, afera orokortuz nire erantzukizuna gezatu nahi. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 115. orr.

Salbuespenezko kasu nabarmena, eskubide politikoak orokortu egin zirelako [...] mundu sinikoan gertatu zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 91. orr.

Kontainerren erabilera orokortzeak era askotako ondorioak izan ditu. Berria - Gaiak   2006-04-30

2 (era burutua izenondo gisa)

Minbizi orokortu baten ondorioz, Alazne Olabarrieta Garzia borrokakidea hil da Bordelen. Txillardegi   «Labartzari agur» - 74. orr.

Erakunde terminoa nolabait ere zentzu orokortuan erabiliz, [...]. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 34. orr.

Iragan hau agertzen da teoria abstraktu baten, teoria boteretsu edo maila goienagoko baten, kasu berezia bezala, teoria inozo gisara, modu partzialean eta ez nahikoa orokortuan. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 215. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezin da orokortu (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus