Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orokortze 1 iz orokor bihurtzea.

Formaldatzeen arteko lotura baldintzatu hau beharrezko eta hautazko formaldatzeen arteko bereizkuntzaren orokortze bat da. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 99. orr.

Hizkuntza honetan posible izango da orokortzeak erabiltzen dituen argudioak propioki errepresentatzea, hau da, "oro" edo "edozein" partikulen erakoak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 146. orr.

Teorema andana bat, zenbaki perfektuei, binomioaren formula orokortzeari, grafo konexuei dagozkienak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 393. orr.

Orokortzea zientzia ororen baldintza da. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 144. orr.

Esango nuke oraingo euskaran estandartzearen berritasunak, elebitasunaren orokortzeak eta lurralde batzuetako ofizialtasunak maileguen indarra hauspotu dezaketen eragile direla. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 109. orr.

Syntactic Structuresen, apurka-apurka, orokortze deskribatzaileak egiten dira, eredu sintaktiko azaltzaile baten zerbitzuan. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 18. orr.

Esanahian oinarritzen diren proposamenen azterketa arduratsuak baieztatzen du hau, eta areago erakusten hizkuntzari buruzko aurkikuntza eta orokortze garrantzitsuak oharkabe igarotzen direla. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 138. orr.

Gertakari handi bakar bat, zeinetaz, gertakari bakarra delako, ezin baitaiteke orokortzerik egin. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 308. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bakoitzari zor zaiona eman behar zaio, baina sekula ez lege orokor baten arabera, hori ahul bihurtzen baita orokortze-prozesu horretan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 56. orr.

Gizonak gizona sortzen du, baina orokortze-ekintza unibertsaltasunera pausatzen bada, "gizona" hitz huts bilakatuko da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 53. orr.

Dela deskribapenen ordena, deskribapen horiek mugatzen duten orokortze-eskemak edo zehaztapen progresiboen eskemak, eurek zeharkatzen dituzten banaketa espazialak; dela [...]. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus