Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saindu (orobat saintu g.er.) izond santua.

Errege saindu haiek, beren legelari eta teologoen laguntzarekin, bazekiten beharrez gogor egiten aita sainduari berari. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 59. orr.

Kristoren gorputz bakarraren, hau da Erromako Eliza saindu eta katoliko bakarraren kide garela. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 31. orr.

Gure Jaun Txit Saindu Pio V. Aita Santuari. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 223. orr.

Hori bera irakatsi zuen gure aita guztiz saindu Agustinek, De civitate Dei-ko 19. liburuaren 3. kapitulu osoan. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 63. orr.

ik beherago 3. 18407

Paretan, misiolari saindu batzuen biziaren diapositibak. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 238. orr.

Sinestea orokorki egiak direla Erromako Eliza Katoliko Ama Sainduak sinesten dituen guztiak. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 65. orr.

Erromako Eliza Katoliko Sainduak sinesten duen bezala. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 85. orr.

Beren egun eder hori hasi dute meza saindu bat entzunez. Herria   2001-10-25

Olio saindu hunen gozoa sar bedi gure baitara. Herria   2001-05-10

Horra zergatik zuzen den epaiketa hau egin dezan Erromako Aulki Sainduak. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 164. orr.

Delako induljentziaren emateko arrazoi nagusia dela halako gerla saindu eta handiaren egiteko bildu behar den diru meta gaitza. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 186. orr.

Ttottek aldiz bizpahiru hilabeteko bizar nahasia zeukan, zapel zabala buruan eta zilarrezko gurutze saindu erraldoia papoan dil-dil. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 122. orr.

Zalgizek Eskritura Sainduak, latina, frantsesa eta Gaztelako erromantzea irakasten zizkien. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 162. orr.

Idatzi sainduak irakurri behar zituen Josefina, hinki-tinki igo zen aldarera. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 154. orr.

Gure Ebanjelio sainduek ere hori erakatsi daukute. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 101. orr.

Bekatuez garbitzeko indar berezia dute Ganga ibai sainduaren urek. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 191. orr.

Munduan ez baita biztanlerik orotan aingeru denik, ez saindurik, orotan saindu denik. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 91. orr.

Kofesioak Aiherran ortzegun saindu aratsean 8ak eta laurdenetan. Herria   2001-04-12

Larunbat Sainduz aratseko 9 orenetan Aiherran, Bazko Gaua. Herria   2001-04-12

2 irud/hed

Elizara ari dira hiruak, gau mineko argitasun saindu honetan. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 58. orr.

Anartean Joanes, deus ez bailitzan, bere paralitiko aulkiaren eremuan, eskuak gurutzean, [...] loeria saindu batean ito zen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 169. orr.

Nafarroan, berriz, bake saindua. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 69. orr.

Horra beraz, eta gerlarik batere gabe, bakea egin dela betiko“ lur saindu” heietan. Herria   2005-09-01

Amritsar da sikhen hiri saindua, bere "Urrezko Tenplu" ospetsuarekin. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 50. orr.

Eta hala ere makurtu behar, beti makurtu behar, opor sainduetan gaudelako, eta opor sainduetan, itxuraz, zernahi diru xahutzea libro delako. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 20. orr.

· 3 iz santua.

Jainkoarengan sinestea eta Andre Mariarengan eta sainduengan sinestea gauza bat eta bera ziren harendako. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 83. orr.

Ezen san Bernatek eta beste saindu batzuek eta lehen artikuluan aipatu idazle sakratuek dioten bezala: [...]. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 71. orr.

Saindu baten erlikiak lekuz aldatzea. Berria - Kultura   2006-02-09

Benedikto bosgarren mendeko saindu handiaz oroituz... Herria   2005-04-28

Frantzizko Xabier nafartar saindua Makaotik hurbil zendu zena. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 106. orr.

Saindu penitentzigile zenbaiten azotezko zigortzeek zer zorion dauka? Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 58. orr.

Aspaldiko saindu xumeek egungo idoloari agur eta ospe. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 33. orr.

Zurgin bati San Krispinen irudi bat eginarazi zion, Iruñeko zapataginen saindu zaindaria. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 63. orr.

Konfesioa, eta Jainkoaren, Andre Mariaren eta sainduen irudiak debekatzeko dekretuak are gehiago harrotu zituen bazterrak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 115. orr.

Saindu guzien besta hurbiltzen ari zauku eta gure pentsaketak hileri buruz egiten ditugu egun hauetan. Herria   2004-10-28

Zenbat prozesio egin dituen herri honek, lehenago saindu baten ipurditik "Ogi zerutik" kantatzen eta orain lelo agnostikoa dugula gidari, "Guk euskaraz, zuk zergatik ez?" gure ezpainetan. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 30. orr.

Anbrosio sainduak, berriz, honetara dio: [...]. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 153. orr.

4 irud/hed

Kartzela-zaina apez bat zen, saindu bat, zioten kanpoan libro zirenek. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 150. orr.

Jendeek erraiten zuten: saindu bat. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 53. orr.

Beste batzuendako, bere herria aski maitez bere herriarentzat bere bizia eman duen ETA-ko gudari bat, kasik saindu bat. Herria   2001-08-02

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gogoan al duzue haren saindu itxura? Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 189. orr.

Kale bazterretan, mendian edo errekondoetan tenpluren bat, saindu etxeren bat eta jendea otoitzean ikusiko duzu. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 179. orr.

Ez ditu beti saindu urratsak erabili armada aitzindari gazte alegera eta besta egile hasi zen gazte harek. Herria   2005-11-17

Hark ez zuen saindu bokaziorik, egoera berri hark ez zion arimako zama astuna arinduko. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 130. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, lehen osagai hori izenondoduna dela)

Hil den gizona protestantea zen eta suizarra, baina aspaldian saindu handi famarekin mundu zabalean ezaguna Herria   2005-09-01

7 aita saindu aita santua.

Aita saindua Filipinetara etorri zelarik, jendeak milioika bildu zituen Manilako Rizal parkean. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 168. orr.

1999ko abuztuaren 14an hil zen, 41 urte zituela, elizakoak eta Aita Sainduaren benedikapena hartu ondoren. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 235. orr.

Frantzisko Nafarroakoa deitzen zen eta 1518an, Aita Sainduak izendatu zuen Orreagako priore. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 16. orr.

Gure Aita Saindu Pio V.ari. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 114. orr.

Bere egoitza Erromatik Avignonera aldarazi zion Klemente V.a aita saindu frantsesari. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 59. orr.

Dohatsu izendatu zuen Erroman Pio XI Aita Sainduak 1926 an, eta saindu 1933 an. Herria   2003-10-30

Erromatarrek ezen daukate Petriri eta haren ondokoei emana izan zaiela botere hura eta, beraz, Aita Saindua Kontzilioaren gainetik dagoela. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 128. orr.

Konstituzio berria izenpetzen ez dutenek, egitate horretatik beretik frogatuko die Erromako Aita sainduaren mutil izaten segitu nahi dutela. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 57. orr.

8 aste saindu aste santua.

Hola hasi zen, ene lehenbiziko Aste Saindua, beretter bezala. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 60. orr.

Aste sainduan gara eta deitoratzen dut gure telebixta publikoetan ez dela deus, ez emankizun bat ere aste saindua aipatzen duenik. Herria   2004-04-15

Errobiko Salbatore parropian iraganen diren aste sainduko elizkizunak. Herria   2005-03-17

Aste sainduko elizkizunak, huna zoin izanen diren: [...]. Herria   2003-04-17

Aste sainduko ospakizunak: erritoak eta sinboloak. Herria   2003-04-17

9 eguzki (orobat eki eta iduzki) saindu ik eguzki.
10 Grial Saindu ik Grial 2.
11 izpiritu saindu ik espiritu.
12 Ofizio Saindu ik ofizio 8.
13 omia saindu ik omiasaindu.
14 saindu-jale ik santujale.
15 Trinitate Saindua ik trinitate.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aita saindu (66); aita saindu berak (3); aita saindu berri (6); aita saindu berria (3); aita saindu berriaren (4); aita saindu zenaren (3); aste saindu (7); eki saindu (6); euskaldun saindu (3); gizon saindu (6); gure aita saindu (6); iduzki saindu (3); larunbat saindu (3); meza saindu (3); omia saindu (5); ortzegun saindu (6); ortzegun saindu aratsean (3); ortzirale saindu (8)

saindu bera (3); saindu berri bat (3); saindu guzien (7); saindu guzien besta (4); saindu handi (3); saindu handia (4)

aita saindua (91); aita saindua bera (4); aita saindua izan (3); aste saindua (20); beren patroin saindua (6); gerla saindua (6); gerra saindua (4); gizon saindua (3); gorputz saindua (5); grial saindua (5); izpiritu saindua (18); lur saindua (3); meza saindua (9); patroin saindua (11); sakramendu saindua (9); trinitate saindua (6); urte saindua (6)

aita sainduak (185); aita sainduak berak (7); aita sainduak erran (7); aulki sainduak (3); eki sainduak (3); eliza ama sainduak (3); erromako aita sainduak (3); eskritura sainduak (3); gure aita sainduak (6); inozentzio aita sainduak (3); izpiritu sainduak (10); liburu sainduak (5); ofizio sainduak (4); orduko aita sainduak (5); paulo aita sainduak (5)

aste sainduan (5); bake sainduan (3); hiri sainduan (4); meza sainduan (5)

aita sainduarekin (11); aita sainduarekin batean (3); meza sainduarekin hasi (3)

aita sainduaren (107); aita sainduaren boterea (3); aita sainduaren inguruan (4); aita sainduaren izenean (3); aita sainduaren mezua (3); beren patroin sainduaren (3); erromako aita sainduaren (3); gizon sainduaren (4); grial sainduaren (3); gure aita sainduaren (4); herriko patroin sainduaren (3); izpiritu sainduaren (13); kurutze sainduaren (3); ofizio sainduaren (12); patroin sainduaren (18); patroin sainduaren ohoretan (15); paulo aita sainduaren (3)

sainduaren besta (5); sainduaren itxura (4); sainduaren izenean (4); sainduaren kaperan (3); sainduaren ohoretan (22); sainduaren parropia (3)

sakramendu sainduaren (23); sakramendu sainduaren aintzinean (3); sakramendu sainduaren ohoretan (6)

aita sainduarentzat (3)

aita sainduari (24); aulki sainduari (3); sakramendu sainduari (5)

trinitate sainduaz (5)

aita sainduen (7); eskritura sainduen irakurketa (3); liburu sainduen (5); sainduen artean (4); sainduen irria (3); sainduen lerroan (3)

eskritura sainduetan (3); liburu sainduetan (6); lur sainduetan (4); opor sainduetan (3)

lur sainduetarat (4)

aste sainduko (15); aste sainduko elizkizunak (5); aste sainduko elizkizunen (3); ofizio sainduko (12); ofizio sainduko guardiak (5); omia sainduko (3); ortzirale sainduko (3)

ofizio saindukoak (4)

lur saindura (3)

larunbat sainduz (6); ortzegun sainduz (14); ortzirale sainduz (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus