Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mailegatu, mailega, mailegatzen 1 du ad maileguz eman edo hartu. ik jesan.

Gastu horientzat, Sokoak hiru miliun mailegatu ditu, miliun baten heina eman berak baztertu dirutik. Herria   2004-06-10

Dirua mailegatzea merkeagoa izanik inbertsioek gora egiten dutelako. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 54. orr.

Beste gauzak mailegatu edo erosi egin daitezkeela; dirua, berriz, gauzen prezioa denez, mailegatu bai baina ez da erosten. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 89. orr.

Aurrekuntu publikoen defizitaren areagotze oro maileguen bidez finantzatzen denean, mailegatzeko gai diren funtsen merkatuetan interes tasen areagotzea sortzen baita, eta funts horien eskari pribatua murriztu. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 59. orr.

Aitak Lewisi mailegaturiko dirua. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 71. orr.

Ez gehiago txirotu mailegaturiko dirua jaietan eralgiz. Bestea, Izarri mailegatutako 111 milioi euroko kreditua. Elizen arteko biblia   Si 18,33

Herritarrek mailegatzen dituzten liburuen zerrendak jasotzeko. Berria - Mundua   2006-03-09

Herriko Etxeak eremu bat prestatu edo mailegatu digu, eta eremu horren gainean Seaskako "Egoitzak" taldeak muntatu du prefabrikatu bat. Herria   2003-01-09

Eusko Jaurlaritzak ikasliburuak mailegatzearen alde eginez gero ondorio larriak izango dira. Berria - Harian   2006-01-15

Irakurleen %32k liburuak mailegatzea gurago dute erostea baino. Berria - Kultura   2004-04-20

Iaz, Hegoaldean etxebizitza erosteko, batez beste, 146.872 euro mailegatu ziren. Berria - Ekonomia   2006-02-02

2 (hizkuntzetan)

Mailegatutako alfabeto bat, -eta horrenbestez, zentzugabekeriez betetako alfabeto bat-. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 54. orr.

Herbesteko hizkuntza batetik mailegatu diren hitzen grafiak. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 64. orr.

3 irud/hed

Charliek maiz kontatu izan dit mailegatutako denboran bizi garela hemen kanpoan. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 106. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Bostehun txartel enkargatu nituen nire izen mailegatuarekin. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 111. orr.

Honela, ecclesia hitz mailegatua hartzean, Elizak esanahi bikoitza eman zion, Erromatar Inperioaren ordena politikoaren isla zena. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euro mailegatu (3)

liburuak mailegatzea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus