Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mekanizatu, mekaniza, mekanizatzen 1 du ad makinez hornitu.

Zentroaren jarduera gustiz mekanizatua egoteaz gain, 1996tik errepografia zerbitzua eskaintzen du, informazio dena CD-Rometan edo mikrofilmetan digitalizatzeko. Berria - Harian   2006-04-01

2 mekaniko, automatiko bihurtu.

Haren [hizkuntzaren] hazkundea geldiarazi, malgutasuna zurrundu eta erabilera mekanizatzeko. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 184. orr.

Kontu handiz hasi da hodi txiki estua eratzen, jadanik mekanizatutako antzinako erritual magiko batean bezala. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 84. orr.

Bestalde, gaur egungo politikoen lana nahiko mekanizatua dagoela uste du Aulestiak. Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Ez nuen sekula mekanizatuko Schumannen piezaren azken partean jokatzen den bi eskuen arteko elkarrizketa. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 8. orr.

3 pieza bat makinen bidez ekoitzi edo tratatu.

Kooperatiban pieza estrategikoen mekanizazio lanak egingo dituzte: konplexutasun tekniko handia, balio ekonomiko handia eta goi mailako doitasuna duten piezak mekanizatuko dituzte. Berria - Ekonomia   2004-02-25

4 (era burutua izenondo gisa)

Industria mekanizatuak ezarritako arauketaren eta arautua izatearen aurkako giza erresistentzia setatiaren arteko borroka. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 383. orr.

Teknologia mekanizatuak bazter utzia zuen orain gizarte- eta ekonomi testuinguru hura, non famili ugalkortasunaren gurtzak zentzu ekonomiko eta soziala izan baitzuen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 395. orr.

Pentsa genezake gizadiaren hurrengo arazoa gizarte mekanizatuaren bizitzan aisiaren papera izango litzatekeela. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 396. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus