Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pijama 1 iz lo egiteko jantzi arin eta mehea, jakak eta galtzek osatua.

Txabusina eta pijama jantzita, Bob Hildebrand aurrera eta atzera zebilen leiho handien aurretik, pipa erretzen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 536. orr.

Bainugelatik Julianen logelara gero, gizona eranzteko, pijama janzteko eta ohera sartzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 144. orr.

Pijamako galtzei atorra gehitu nien, sabel gero eta nabarmenagoaren estalki. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 61. orr.

Gerri parera iritsi nintzenean, duda egin nuen, pijamako galtzen gerriko botoia askatu, ala eskua bragetako xirrixtutik sartu. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 149. orr.

Betaurrekoak jantzi eta, erdi ilunpean, pijamaren galtzen eske ibili nintzen gelako nahas-mahasean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 207. orr.

Samek erne jarraitzen zuen bere etxeko albo bati begira, pijamaren galtzak zapata zuri-marroien gainetik aski goratuta. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 45. orr.

Agondu, ostiko batez manta baztertu eta pijamaren atorra lotu nuen. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 91. orr.

Askatu pijamako botoiak ere, ohean baldin bazaude. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 7. orr.

-Nola egon zaitezke oraindik Lockharten alde, Hermione? -hots egin zion Ronek errezelaz bestaldetik, Harryren hatz bigunak pijamaren eskumuturrean zehar bultzatuz-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 148. orr.

Pijamaren mahukei ez zien erreparatu, ez zen ohartu, iratzargailua gelditzeko besoa beti bezala luzatu zuenean. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 58. orr.

Egia da idunik gabeko pijama daramadala jantzita. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 258. orr.

Mikelek pijama gisa erabiltzen zuen nikiaren kolkotik heldu zion. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 60. orr.

Eztei gauean jantzitako zetazko pijama. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 237. orr.

Eskaileretan behera pijama hutsean joan nintzen haien atzetik. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 96. orr.

Pijama jantzian dago oraindik, baina bizarra eginda. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 52. orr.

Bere ametsetako "sex-sinboloa" egongelan zegoen, aulkiluzean pijametan etzanik, erdi lokarturik. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 233. orr.

Denak pijamaz jantzita zeuden, eta ospakizunak gau osoa iraun zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 283. orr.

2 pijama-galtza (orobat pijamagaltza) pijamako galtza.

Gaur ere, gauak izotzezko hil-izara bat zabal dezanean, galtzak sartuko ditut behin berriro pijama-galtzen gainean, eta oinak bilduko egunkari-paperetan. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 109. orr.

Ohearen beste aldean botata aurkitu duen pijama galtza motz bat jantzi dio. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 174. orr.

Bulegora sartu zirenean ohartu ginen pijama marradunak zeramatzaten pertsonak zirela, pijamagaltzetan eta pijamagoi hutsean zetozen, bizirik ateratzea lortu zutenean zeuden bezalaxe, denek begirada galdua zuten eta ez zuten begi itxiirekirik ere egiten. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pijama jantzi (7); pijama jantzita (7); pijama janzten (4); pijama soinean (3); zetazko pijama (3)

pijamaz jantzita (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus