Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nabarmen [4226 agerraldi, 250 liburu eta 1771 artikulutan] 1 izond inolako ohar, azalpen edo frogarik gabe berez ikusten, sumatzen edo ulertzen dena. ik nabari.

Tanta borobil nabarmen bat, gorri-beltza, blusa baporetsuko hirugarren botoiaren ondoan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 167. orr.

Aulki birakorraren gainean eserita zegoen [...] atzera makurtua eta kopetan eta aurpegian tiro arrasto nabarmenak zituela. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 202. orr.

Aldian behin ahots fin eta nabarmen batek esaten zuen: "amatxo, begira nola egiten dudan dantza". Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 39. orr.

Proiektua xumea zen arren, izenburu nabarmen eta apur bat arranditsua ematea erabaki nuen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 12. orr.

1788an Laclosen bizitzak aldaketa nabarmen bat izan zuen, gudarostea aldi baterako utzi eta politikari lotu baitzitzaion. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 10. orr.

Txantxak txantxa, primeran aritu zen Jon, gainerakooi alde nabarmena kenduz. Andoni Egaņa   «Hogeita bina» - 172. orr.

Bihurrikeria eta zorroztasun nabarmeneko karikaturak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 197. orr.

Berrikuntza nabarmen bat ere badakar liburu honek: [...]. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 150. orr.

Ezikusi nabarmena eginez, bere ondoan zetzan jostailu elektronikoa hartu eta hari josi zizkion begiak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 52. orr.

Mirari nabarmen eta harrigarriz erakusten zuen haren otoitz santuaren eraginkortasuna. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 806. orr.

Euskarak CVCV egiturarako joera nabarmena badu ere, gertatzen direla trabari bilkurak morfema elkarketaz, mailegu bidez edo bestela. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 29. orr.

Gaitzespen-usain nabarmena zegoen airean. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 192. orr.

Adibide nabarmen bakar bat aipatzearren, Erromatar Inperioak sehaska helenikoa eman zion inspirazio siriakoa zuen kristautasunari. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 168. orr.

Diote seinale nabarmen, nabari, ikusgarri, agergarri, erakusgarri horiek (hauta zuk irakurlea, eman ditudan izen ondoetan zein diren egokienak visible, ostensible eta ostentatoire adierazteko) izan diten mantalina edo kippa edo giristino kurutzea erakusten dutela argi eta garbi ekarlearen nortasuna. Herria   2004-01-01

Zalaparta politiko eta mediatiko nabarmena piztu zuen gertaera hark. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 72. orr.

Nabarmena zen, alde horretatik ere, Alexandriaren eta Bagdaden arteko parekotasuna. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 222. orr.

Jendearen arteko desberdintasunak nabarmenagoak ziren. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 37. orr.

Mineral-galera nabarmena izan zuten hezurretan. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 36. orr.

Nabarmena da margolan horretan [...] Giotto perspektibaren bila egiten ari den ahalegina. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 75. orr.

Aspaldian horrelako ospakizunik egin gabeak ginelako-edo, nabarmena egin zitzaigun falta zirenen hutsunea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 105. orr.

2 (adizlagun edo predikatu gisa)

Oinaztargia, argi egitean, nabarmen ikusten da; haizeak inguru guztian jotzen du Bularrak nabarmen gelditzen zitzaizkion jertsearen azpian. Elizen arteko biblia   JrGt 1,60

L., autismo sakona zuen mutiko bat, nabarmen jantzia zen musikaren, "matematikaren" eta oroimenaren arloetako dohainez. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 223. orr.

Nabarmen adierazten du, baita ere, Erreinua doan ematen zaigula, ez dugula irabazten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 70. orr.

Garaia zen, gaztaina-koloreko adats luzea zeukan, makillajea sobera eta bizimoduaren ajeak nabarmen samarrak. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 250. orr.

Oso nabarmen azaltzen zen haren gorputzean saihetseko zauria. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 833. orr.

Hainbeste maite zituen tartekako isiluneek nabarmen aztoratu zuten mutikoa. Josu Landa   «Odolbildua» - 11. orr.

Cook andreak arras nabarmen adierazi zion: [...]. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 245. orr.

Lehenago bereizezinak ziren ñabardura batzuk orain oso bestelakoak ziren, eta denak [...] aldatu egiten ziren, nabarmen nahiz sotilki, argi-iturriaren uhin-luzeraren arabera. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 49. orr.

Gero Maggierengana jiratu da nabarmen, eta esan dio: [...]. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 141. orr.

Bi kolpe entzun dituzu nabarmen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 101. orr.

Jipoiak utzitako seinaleak dauzka soinean nabarmen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 21. orr.

Eta halaxe zen, zeren kanpo-kontsultetan klinikan ikusitakoa areagotu egiten baitzen oraingoan nabarmen: [...]. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 107. orr.

Barrezka ari zen, nabarmen, nitaz. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 203. orr.

Renfeko langile batek listua bota du lurrera geltokian, nabarmen eta ozen. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 41. orr.

Halakoetan ere, haatik, kaltea nabarmen izaten da gozamena baino handiagoa. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 86. orr.

Bateko eta besteko hizkerak, ostera, nabarmen desberdinak dira, eta hori ez da halabeharraren ondorioa. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 57. orr.

Beso-hankak nabarmen luzeak zituen, matraila irtena, begiak ezin hondoratuago eta ezpain lodi-lodiak. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 169. orr.

Gizakietan, nabarmen laburragoa da besaurrea besondoa baino. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 63. orr.

Izterrezur edo femurrean halako proba eginda, ikusi zen mineral kantitate nabarmen handiagoa dutela kirolariek adin bereko pertsona arruntek baino. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 35. orr.

Tira, nabarmen arrunta da, horixe baino ez, itxuragabea halakoa. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 191. orr.

Hitz bakoitzaren azken silaba zen nabarmen azentudun. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 69. orr.

-Ni, berriz, mutilzahar! -alaitasun nabarmen bortxatuaz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 43. orr.

· 3 izond bere ohitura, egite, molde, itxura gaitzesgarri edo bitxiengatik nabarmentzen dena.

Hantxe zebiltzan atzera eta aurrera dozena bat neska nabarmen, ganoragabe, likits eta ikusgarriro makilatu. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 232. orr.

Bestalde, nabarmen samar jantzirik egoteaz gain -zapata eta galtzerdi txuriak, fraka motzak doi-doian agerian uzten zituen alkandora hawaiar koloretsu bat eta begiak ikusezin egiten zizkioten eguzkitako betaurreko ispiludunak-, berak egin du kopilotu lana. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 75. orr.

Gizatxar nazkagarri nabarmen batekin bat egingo du irakurle harrituak. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 48. orr.

Hara orduko, ilunduko zaizue -etsiarazi nahi izan nituen, aitak emandako aitzakia guztiz nabarmen utzi gabe. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 15. orr.

Aldi berean setaz ohartarazi nion ohitura horiek ez zitezkeela alda, nire sehien aitzinean neure burua nabarmen utzi gabe. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 275. orr.

Kontuz, txotxongilo, nabarmen geldituko haiz lagunen aurrean. Josu Landa   «Odolbildua» - 99. orr.

Ez zuen podaroshnaz baliatu nahi, nabarmen geratuko zen eta. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 182. orr.

Aterpe bila joan behar izan zuen, lanbrotik babesteko eta, baita ere, euripean nabarmen ez gelditzeko. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 212. orr.

Gainerako guztiak elkarrekin bazkaltzeko geratu dira, tête du tourc den gidaria izan ezik, noski, eta beharbada nabarmen samar gertatu naiz. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 68. orr.

Ez zen arrunt-nabarmen horietakoa, ez zen harropuzten bere kirol-gaitasun eta gizon-kemenez, ez zuen inoiz gezurrik esaten. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 39. orr.

Nola zuritu geure burua? Jainkoak berak nabarmen jarri du gure bekatua. Elizen arteko biblia   Has 44,16

4 nabarmen izan da ad

Nabarmen da hor, jitoen lapurketako hizkera erdisorgin erdilizun moxorrotua. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 49. orr.

Horregatik, herri zibilizatu guztietan nabarmen da, legeen santutegiaren aldamenean eta legegilearen zaintzapean, halako goiburu, ebatzi eta doktrinaren gordailua, egunero eraberritzen dena. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 21. orr.

Kezkaturik zegoen, nabarmen zen, batek jakin Arrietarekin izandako solasak edo detektibearen presentziak kezkarazia; biek, nonbait. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 215. orr.

Baina inork arretaz bere osoan begiratuz gero, akabo: hura manipulatuta zegoela nabarmen baitzen. Txillardegi   «Labartzari agur» - 182. orr.

Perlazko lepokoa zintzurraren edergarri, forma zehaztezineko paparrekoa ezkerreko bularralde apalduan eta harri handi borobila eskuin eskuko erietan nabarmen zitzaizkion, tamainagatik ere, portretako emakumeari. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 150. orr.

5 nabarmen-nabarmen izond

Ezponda Baithako neska-mutil gehienen hazpegi nabarmen-nabarmenak zituen begitarte hark. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 173. orr.

Zu eskale nabarmen-nabarmena izango zara. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 166. orr.

Atal horretan dauden aldeak ere nabarmen-nabarmenak dira. Herria   2001-08-09

5a (adizlagun gisa)

Baina gauza bat falta da nabarmen-nabarmen, eta gauza hori ohea da. Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 21. orr.

Hainbat gau eman zuen etxetik kanpo, luze jo zuen zurrutero-festa parrandazaleren batean, nabarmen-nabarmen. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 159. orr.

6 nabarmen-nabarmena izan da ad

Lagunekin larrua jotzea baino gauza naturalagorik ez dago, nabarmen-nabarmena da, begien bistakoa, penagarria ere bada hori esan beharra eta horretaz eztabaidan ibiltzea. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 127. orr.

7 nabarmena izan (konpletiba batekin)

Aurpegia puztua du loagatik, eta bata baten gerrikoa -nabarmena da ez dela berea- lotzeko ahaleginetan ari da. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 137. orr.

Nabarmena da zerbait nahi duela nirekin. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 127. orr.

Ondo nabarmena da, bai, zuzentasunaren kaleetan ibiltzen ohiturik dagoela. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aldaketa nabarmen (12); alde nabarmen (9); alde nabarmen bat (5); desberdintasun nabarmen bat (5); dirua nabarmen irten (4); egoera nabarmen aldatu (4); ekonomia nabarmen (4); era nabarmen (4); ezaugarri nabarmen (7); gauza nabarmen (4); guztiz nabarmen (4); hutsune nabarmen (5); joera nabarmen (4); keinu nabarmen bat (4); kopurua nabarmen jaitsi (4); mirari nabarmen (4); modu nabarmen (4)

nabarmen ageri (24); nabarmen ageri da (6); nabarmen agertu (10); nabarmen agertzen (14); nabarmen agertzen da (5); nabarmen aldatu (37); nabarmen aldatu da (14); nabarmen aldatzen (6); nabarmen areagotu (6); nabarmen azaltzen (6); nabarmen eragin (6); nabarmen eragiten (8); nabarmen erakusten (6); nabarmen erakutsi (4); nabarmen erakutsiz (4); nabarmen falta (4); nabarmen gailendu (6); nabarmen gainditu (7); nabarmen gainera (16); nabarmen garestitu (4); nabarmen gehitu (9); nabarmen gelditu (15); nabarmen gelditu zen (6); nabarmen gelditzen da (4); nabarmen geratu (25); nabarmen geratu da (6); nabarmen geratu zen (11); nabarmen geratuko (10); nabarmen geratuko da (4); nabarmen geratzen (9); nabarmen geratzen da (5); nabarmen gogortu (4); nabarmen gora egin (11); nabarmen gutxitu (10); nabarmen handiagoa (8); nabarmen handitu (21); nabarmen handitu da (7); nabarmen handituko (5); nabarmen handitzea (8); nabarmen handitzen (7); nabarmen hazi (24); nabarmen hazi da (8); nabarmen hobetu (13); nabarmen hobetuko (4); nabarmen igo (26); nabarmen igo da (11); nabarmen igoko (5); nabarmen igotzeko (4); nabarmen ikusten (13); nabarmen irten zen (4); nabarmen jaisten (8); nabarmen jaitsi (22); nabarmen jaitsiko (4); nabarmen jarri (4); nabarmen murriztu (19); nabarmen murriztu dira (4); nabarmen murriztuko (4); nabarmen nabarmen (7); nabarmen nabarmena (4); nabarmen okertu (5); nabarmen samar (6); nabarmen ugaritu (10); nabarmen ugaritu direla (4); nabarmen utzi (18); nabarmen uzteko (5); nabarmen uzten (8)

oso nabarmen (37)

adibide nabarmena (6); aldaketa nabarmena (25); aldaketa nabarmena izan (6); alde nabarmena (26); alde nabarmena dago (10); aldea nabarmena (8); aldea nabarmena da (6); arrasto nabarmena (4); aski nabarmena (6); atzerapauso nabarmena (8); aurrerapauso nabarmena (4); beherakada nabarmena (11); beherakada nabarmena izan (9); bereziki nabarmena (8); desoreka nabarmena (5); eragin nabarmena (34); eragin nabarmena du (6); eragin nabarmena izan (15); eragina nabarmena (11); eragina nabarmena da (6); falta nabarmena (14); froga nabarmena (4); garrantzi nabarmena (6); gauza nabarmena (9); gauza nabarmena da (4); gorakada nabarmena (7); gorakada nabarmena izan (5); hazkunde nabarmena (5); hazkunde nabarmena izan (5); hobekuntza nabarmena (8); huts nabarmena (5); hutsune nabarmena (6); igoera nabarmena (10); igoera nabarmena izan (4); jaitsiera nabarmena (4); joera nabarmena (20); kalte nabarmena (6); kontraesan nabarmena (6); kutsu nabarmena (12); lan nabarmena (6); lan nabarmena egin (4); murrizketa nabarmena (4)

nabarmen nabarmena (4); nabarmena da (202); nabarmena du (16); nabarmena zen (75); nabarmena zuen (8)

oso nabarmena (35); oso nabarmena da (9); oso nabarmena izan (5); oso nabarmena zen (7); pisu nabarmena (4); politiko nabarmena (7); porrot nabarmena (5); presentzia nabarmena (5)

are nabarmenago (15); gero eta nabarmenago (15); nabarmenago ageri (6); nabarmenago agertzen (6); nabarmenago egin (6); nabarmenago egiten (4); nabarmenago gelditzen (5)

are eta nabarmenagoa (5); are nabarmenagoa (29); are nabarmenagoa da (9); are nabarmenagoa izan (5); askoz ere nabarmenagoa (4); gero eta nabarmenagoa (35); inoiz baino nabarmenagoa (4); nabarmenagoa egin (5); nabarmenagoa egiten (4); nabarmenagoa izan (12); nabarmenagoa izan zen (6); nabarmenagoa izango (5); nabarmenagoa zen (8)

are nabarmenagoak (6); gero eta nabarmenagoak (9); nabarmenagoak dira (11); nabarmenagoak ziren (6)

aldaketa nabarmenak (15); aldaketa nabarmenak izan (4); alde nabarmenak (14); arazo nabarmenak (4); arrasto nabarmenak (5); aski nabarmenak (6); atzerapauso nabarmenak (4); aurrerapauso nabarmenak (6); desberdintasun nabarmenak (8); hobekuntza nabarmenak (4); huts nabarmenak (4); hutsune nabarmenak (12); ikur nabarmenak (5); kalte nabarmenak (5); keinu nabarmenak (5)

ondorio nabarmenak (7); ondorioak nabarmenak (8); ondorioak nabarmenak dira (7); oso nabarmenak (10); zantzu nabarmenak (7); zantzu nabarmenak zituen (4)

era nabarmenean (5); modu nabarmenean (12)

aldaketarik nabarmenena (4); alderik nabarmenena (7); ezaugarririk nabarmenena (5); hazkunderik nabarmenena (5); igoerarik nabarmenena (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus