Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

insomnio iz loezina, lo galdua.

Insomnioak hartuko zaituen beldur zara. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 121. orr.

Insomnioa eragiten dizute. Xabier Montoia   «Elektrika» - 99. orr.

Gau asko eman dituzu insomnioaren eraginpean. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 255. orr.

Normalean hila banengo bezala lo egiten nuen gauez, baina garai hartan insomnioak jota nengoen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 133. orr.

Insomnioak joen emendatzea, presoen emendatzearekin batean gertatu zen. Xabier Montoia   «Elektrika» - 102. orr.

Goian, gauez, insomnioa dutenak "entretenitzen" aritzen dira... Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 63. orr.

Segidan, entretenimenduak bizitu egingo zaitu, eta insomnioa ezinbestekoa bihurtuko zaizu. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 122. orr.

Izan ere, insomnio kronikoak depresioa ere eragin dezake. Berria - Gaiak   2004-12-29

Insomnio sekulakoa, insomnio gauerokoaren erdian. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 122. orr.

Adiskideak esan zidan, insomnio-gau petral baten ondotik, bere buruaz beste egitea erabaki zuela. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 56. orr.

Insomniozko hutsarteetan. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 85. orr.

Zenbatez argiago Maitearen begiak, hainbatez gehiago bihurtzen ziren insomniozko erreten begi haiek, garai batean sekula alde batera begiratzen ez zutenak. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 336. orr.

Insomnioa: THCak hipnosioaren eragin berak ditu: REM fasea laburtu eta loaren 4. fasea luzatzen du. Berria - Harian   2005-04-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus