Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orrazketa iz orraztea. ik orraztaldi.

Egunero dutxa ederra eta orrazketa apaina. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 21. orr.

Kementsuago ekin zion orrazketari. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 43. orr.

Orduan baliatu zen gakoaz: ahotik hartu zuen, eta ahoa zabalik geratu zen, zabalik eta mutu, harik eta orrazketa bukatu zuen arte. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 182. orr.

Mutturrak goxatu eta adixkidetzeko asmotan, orrazketa lanak bukatzean Maribelgana makurtzen da Mikel, muxu eman nahiz. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 168. orr.

2 eremu bat xehe-xehe arakatzea.

Goiz partetik, Foru Poliziak eta Polizia Nazionalak hasitako orrazketak azken frankotiratzaileekin akabatzea lortu duela esan du Gobernuko bozeramaileak. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 21. orr.

Gero, ibarrera ihes egin, eta han agertu zen ostera, lur-orrazketarako izendaturiko zenturia faxisten buruan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 179. orr.

3 idazlan bati buruz mintzatuz, zuzentzea, azken ikutuak ematea.

Hiztegirik ez dut erabiltzen sekula, ez bada, azkenean, orrazketarako. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 36. orr.

Giza genomaren zirriborroari egindako azken orrazketen inguruan galdetu diogu. Berria - Gaiak   2004-10-22

Ala ere, nik uste dut ez dutela lan batzuek beren kutsua galduko, orrazketa puskaren bat egiñez. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 133. orr.

Telebista izaten ari den bilakaera kontuan hartuta, gidaliburuak orrazketak behar zituen eta eduki berrien azterketa gaineratzea. Berria - Harian   2005-12-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus