Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idiliko izond artzain giroko maitasun samurra gogorarazten duena.

Bazekiten palmondo haiek uharte idilikoak apaintzen zituztela aintzira bare batean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 376. orr.

Ohatze hartan jarriko zituen eserita, besoak gerrialdean, musu idiliko bat elkarri ematen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 254. orr.

Maitasun idiliko baten ondorioz. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 264. orr.

Horko bake idiliko hori transmititu nahi izan digu margolariak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 144. orr.

Oso ipuin maitea izan dugu euskal gizarte idilikoarena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 127. orr.

New Yorkeko irailaren 11ko erasoek inflexio puntu bat ezarri zuten bi herrialderen arteko harreman idilikoetan. Berria - Harian   2005-08-04

Ainguratuta jada existitzen ez den iragan idiliko batean. Berria - Kultura   2006-05-10

Auskalo zein toki idilikotan ariko diren txorta jotzen. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 7. orr.

Ez digu pintatu Euskal Herri idiliko bat, baizik problemen barruan urratua, kontraesan artean erdibitua. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 40. orr.

Hizkuntza eta kultura eta iraganeko misterio haien guztien zeru idilikoekin batera, ETAren martirioak zuzen-zuzen bultzatu gintuen demokrazia garaiko "terrorismo"ra. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus