Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orraztatu, orrazta, orraztatzen 1 da/du ad ipar orraztu.

Zakuak hartzen, Nouvel Obs besapean plegatzen eta biloak orraztatzen segitu nuen, emozioaren aztaparrek lardaskatua. Itxaro Borda   «%100 basque» - 180. orr.

Txoko ohartu zen Kerguelen komisarioak ez zuela orraztatzeko astirik ere ukan. Itxaro Borda   «Hiruko» - 11. orr.

Baginituen guk bizpahiru Lafitte eskola emaiterat heldu zelarik: bazen batzuetan Lafitte iluna: sotana bera zinta gibelekotz aintzin erdi trebeska ezarria, bera gaizki orraztatua edo baterez, betaurrekoak (lunetak) lanbrotuak, gauaz lo guti egina edo halatsu orobat. Herria   2001-09-27

2 irud/hed

Gainera, haize gazituak orraztatzen dituen neska eta mutiko pollit, lerden eta beltxatuak miresteko ezinbesteko aukera ukanen duzu! Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 10. orr.

Maianak Frantxuaren zetazko zaia orraztatzen zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 318. orr.

Blanxadia gelditu da bakarrik, iparrak orraztatzen duen porroskaz betezko hondartza. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 148. orr.

3 idazlan bati buruz mintzatuz, zuzendu, azken ikutuak eman. ik orraztu 5.

Oroz gainetik Euskal-Herri osoaren historiaz, lau liburu ja agertuak, bosgarrena, hemeretzigarren mendeaz, orraztatzen ari helduden ekainean plazaratzeko. Herria   2004-05-06

Jesu Kristo gure Jaunaren laguntzarekin ezartzen dugularik hemen erran dena eta urrunago erranen den guztia, Erromako Eliza Ama Saindu Katolikoaren eskutan, berak orrazta eta zuzen dezan. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 99. orr.

Argitaratuak nituen liburuxkak berrikustea eta, marrazkiturik neuzkan beste zenbait lan orraztatzea, argitaratzea eta, azken eskuztatze baten ondotik uztea. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 207. orr.

Gobernuak dauka aldiz lege berriak ez duela gauza handirik kanbiatuko, egina dela bakarrik 1952-an bozkatu legearen gaurkotzeko eta nolazpait orraztatzeko, arte huntan kanbiamendu frango izan delakotz mundu zabalean. Herria   2003-07-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus