Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inspirazio (orobat inspirazione g.er) 1 iz goi arnasa.

Izan ere, inspirazioak lanean aurkitu ohi gaituela esan du norbaitek. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 178. orr.

Musen inspirazioak lagundu ziola pentsatuz. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4110. orr.

Jakina denez, inspirazioaren kontzeptua erromantikoa da. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 165. orr.

Inspirazioa bera bezala, jenialtasuna dohain sekretua zen, esoterikoa, sorleku ezezagunekoa. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 161. orr.

Filosofikoari dagokionez, inspirazio platoniarra eta neoplatoniarra ziren nagusi haien artean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 62. orr.

Barruan baitzeraman inspirazioaren garra. Askoren artean   «Rataplan» - 70. orr.

Erlijio nagusi batzuk inspirazio atzerritarrak animatu izan ditu. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 12. orr.

2 goiargia.

Eta hori Jainkoaren inspirazioz eta Jesu Kristoren borondatez gertatu zela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 245. orr.

Jainkoaren borondateak eta inspirazioak eraginda. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 523. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Koadroa ederra da [...] eta begi bistakoa Klimt-en inspirazio iturri izan zela. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 125. orr.

Horretan Asisko Frantzisko hartzen du inspirazio-iturritzak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 54. orr.

Erlijio nagusi baten inspirazio-sorburu izandakoa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 438. orr.

Artista handi askoren inspirazio kolpeak ez dira garunean, bekokiko lobuluan, jasaten dituzten epilepsia erasoen ondorio baizik. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 51. orr.

Sinesteak emaiten duela inspirazione isla bat. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 206. orr.

Inspirazio krisia daukazula esan diezu. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 165. orr.

Eta isuritako odola inspirazio kaliz bilakaturik, orriak eta orriak eta orriak bete izan ditut idazketa sukartsuz. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus